Edmond Halley
Artikulu sorta honen partea: |
Mekanika klasikoa |
---|
Edmond Halley (Londres, Ingalaterra, 1656ko azaroaren 8a – 1742ko urtarrilaren 14a) astronomoa, geofisikaria, matematikaria, meteorologoa eta fisikaria izan zen.
Gaztetik izan zuen interesa astronomiaren gainean. Santa Helena uhartera joan zen hego hemisferioko zerua aztertzera. Lan horren ondorioak Catalogus stellarun australium argitaratu zuen Londresen 1679an.
Isaac Newtonen laguna, Halley berak bultzatu zuen Principia Mathematica idaztera, eta probak zuzentzeko ardura hartu zuen.
Royal Society delakoan sartu zen Santa Helenatik itzulita. Newtonen grabitazioaren teorian oinarrituta, kometa baten orbita kalkulatu zuen lehen aldiz (1682), eta iragarri zuen 1758an berriro zela itzultzekoa. Haren omenez Halley izena jarri zitzaion kometari.
1720an Greenwicheko Errege Behatokiko buru izendatu zuten.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edmond Halley |
- Halley, Edmond[Betiko hautsitako esteka] Zientzia.net (1995)
- Bisita Cambridgeko irakasleari[Betiko hautsitako esteka] Zientzia.net (2009)