EDSAC
Itxura
EDSAC | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1949 |
Aurkitzailea edo asmatzailea | Maurice Wilkes (en) |
Ezaugarriak | |
Deskribapena | |
Honen eragina jaso du | ENIAC |
EDSAC, ingelesezko Electronic Delay Storage Automatic Calculator esaldiaren laburdura, euskaraz "Kalkulagailu Automatiko Biltegiratzedun Gailu Elektronikoa, Erresuma Batuan garatutako konputagailu bat izan zen. Gizateriaren historiako lehen konputagailuetako bat izan zen.
1949ko maiatzaren 6an Maurice Wilkes eta bere Cambridgeko Unibertsitatearen lantaldeak eraiki zuten, aurrez AEBetan ENIAC konputagailua eraikitzeko lanak erakutsi zituzten John William Mauchly eta John Presper Eckerten udako ikastaro batean oinarrituz.
1949-1958 artean martxan egon zen, azken urte horretan EDSAC 2 konputagailuak ordezkatu zuelarik.
Historiako lehen bideojokoetako bat izan zen OXO konputagailu honetan programatua izan zen.