Duero
Itxura
Duero[1] ibaia (Douro, portugesez) Iberiar Penintsulako hirugarren luzeena da, Tajo eta Ebroren ondoren. Halaber, Penintsulako arro luza-zabalena du.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainian jaio da, Urbiongo mendietan (Soria). Portugalen itsasoratzen da, Porto hiritik hurbil.
Ibaiadarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esla, Valderaduey eta Pisuerga eskuinaldean, eta Agueda, Yeltes eta Tormes ezkerraldean ibaiadar nagusiak dira.
Beste ibai txikiago batzuk Riaza, Duraton, Cega, Adaja, Zapardiel, Guareña, Trabancos eta Tamega ditugu.
Urtegiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena | Probintzia | Edukiera |
---|---|---|
Cuerda del Pozo | Soria | 249 hm³ |
Los Rábanos | Soria | 6 hm³ |
San José | Valladolid | 6 hm³ |
Villalcampo | Zamora | 66 hm³ |
Castro | Zamora | 27 hm³ |
Aldeadávila I eta II | Salamanca | 115 hm³ |
Saucelle | Salamanca | 169 hm³ |