iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Domitilla_Gaztea
Domitilla Gaztea - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Domitilla Gaztea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Domitilla Gaztea

Bizitza
Jaiotza45
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma, 66 (20/21 urte)
Familia
AitaVespasiano
AmaDomitila Nagusia
Ezkontidea(k)Quintus Petillius Cerialis (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaFlavii Sabini (en) Itzuli
Jarduerak

Flavia Domitilla Gaztea edo Flavia Domitilla Minor (c. 45 - c. 66) Vespasiano enperadorearen alaba izan zen.

Gurasoak Vespasiano eta bere emazte Domitilla Nagusia zituen.[1] Bikotearen bigarren umea izan zen, Titoren ostean eta Domizianoren aurretik.[2]

Hamabost urterekin Kintus Petillio Cerialisekin ezkondu zuten, zeinekin alaba bat izan zuen: santu kristaua bihurtu zena Flavia Domitilla donea eta Flavio Klemensen emaztea.[3]

Domitilla Gaztea hil egin zen Vespasiano aita enperadore izatera iritsi baino lehen.

Bere anaia Titok jainkotu egin zuen eta ohorezko titulu gisa Augusta titulua eman zion.[4]

Zenbait txanpon gorde dira bere aurpegia edo bere alabarena daramatenak, Titoren garaikoak.[1][5][6][7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Wood, Susan. (2010). «Who Was Diva Domitilla? Some Thoughts on the Public Images of the Flavian Women» American Journal of Archaeology. 45–57 114 (1): 45–57.  doi:10.3764/aja.114.1.45..
  2. Strauss, Barry. (2019). Ten Caesars: Roman Emperors from Augustus to Constantine.. New York: Simon & Schuster, 113 or. ISBN 978-1-4516-6883-4..
  3. Suetonio, 1998, 667, n. 44.
  4. Jones, B. W.. (1993). The Emperor Domitian. Routledge, 162 or. ISBN 9780203204689..
  5. Domitillaren aurpegia duten txanponak.
  6. Vagi, David. (2016). Coinage and History of the Roman Empire. Routledge ISBN 978-1-13597125-0..
  7. Zissos, Andrew (2016), A Companion to the Flavian Age of Imperial Rome. John Wiley & Sons. ISBN 978-1-44433600-9), 135. or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]