iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Degradatu
Degradatu - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Degradatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bi degradatu lineal, 2 eta 3 koloreekin hurrenez hurren.

Degradatua kolorearen aldakuntza progresiboa da. Hasiera batean, tonu purutik kolore degradatura zihoan aldakuntza zen, hau da, jatorrizko kolorearen tonu motelagora zihoana. Hedaduraz, kolore degradatua kolore batetik guztiz beste baterako trantsizio progresiboa da[1].

Software informatikoan, degradatuak kolore-progresio baten bidez eratzen dira kolore-espazioan (RGB edo CMYK oro har) lehenengotik bigarreneraino. Horietan, lehen kolorearen ehunekoa gutxituz doa pixkanaka, eta bigarren kolorearen ehunekoa proportzionalki handituz doa. Argazki-ukituak egiteko programa informatiko gehienek aukera ematen dute modu errazean degradatuak egiteko, formak eta ingeradak betetzeko.

Arte grafikoetan, degradatua zurirako trantsizio progresiboa da.

Arte grafikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kolore degradatua urruntasuna adirezteko erabilia txinatar margolan batean.

Urkolorea eta akuarela oso aproposak dira degradatuak egiteko, batez ere kolorearen eta zuriaren artean. Erruz erabili izan da txinatar margolaritza tradizionalean, batez ere urruneko paisaiak adierazteko. Mendebaldean, perspektiba atmosferikoan, tonuen degradazio orokorrak urruntasuna markatzen du ere[2].

Pizkundean olio-pintura hedatzean degradatua erruz garatu zen, argi-ilunak eta bolumenak adirazteko funtsezkoa dena.

Argazkigintzan, inguru degradatuaren prozedura, zeinean estalgailu lauso batek argazkiaren koloreetatik paperaren zurira pixkanaka igaroarazten duen, ezaguna izan zen XX. mendearen hasieran[3].

Degradatu bat egitea erabilitako teknikaren araberakoa da. Olio-pinturan, tradizioaren arabera degradatua egiteko gero eta zuriz nahastuago dauden tonuak margotzen dira segidan, eta gero pintzelkada txikiak egiten dira trantsizioak desagerrarazteko; artista batzuk hatzez balitu izan dira[4]. Akuarelan, degradatua diluzio bidez lortzen da batez ere; paper bustian lan eginez, euskarria inklinatu egin daiteke pigmentuz betetako ura jaitsiarazteko eta horrela degradatua eratzeko. Arkatz eso ikatz-ziri teknikan, difuminoz egiten lortzen da.

Irudigintza digitalean, kolore-degradatuak erabiltzen dira elementuen itzalak egiteko edo marrazkiak apaintzeko. Marrazki bektorialean, kolore batetik bestera pasatzeko aukera ematen dute ingerada markatu gabe.

Kolore-gradiente deituriko degradatuak, koloreen balio adierazgarrien arteko interpolazio progresiboaren zentzu orokorra du.

Erabiltzaileak bete beharreko azalera egiteko, tonuen banaketa adierazi behar du. Bi parametro daude, "bide", zeinaren luzerak degradatuaren aurreratzea adierazten duen, eta "frontea", bide hori gurutzatzen duen lerroa, non puntu guztiek kolore bera duten. Horrela, degradatu bat defini daiteke bide eta fronte batez. Adibidez, degradatu batek ingerada bat jarrai dezake: bidea ingeradarekiko zuzen perpendikular bat da, eta frontea Bézier kurba bat. Kolorearen eboluzioa abiapuntuko kolorearen, helmugako kolorearen eta tarteko koloreak zehazten dituen interpolazio motaren araberakoa da. Interpolazioa, oro har, degradatuaren bidearen posizioarekiko proportzionala da. Kolorearen progresioa gustukoa ez bada, bitarteko puntuak jartzen dira, beste progresio lege bat programatu beharrean (logaritmikoa edo ekuazio parametrikoa adibidez).

Degradatu lineal bat (horizontales, diagonala[1] edo bertikala) luzetara definitzen da: lerroa osatzen duten bi puntuekin eta bideko puntu bakoitzeko kolore batekin. Puntu horietatik igarotzen den irudizko zuzenean zehar dagoen kolore-tartea kalkulatzeko, interpolazio lineala erabiltzen da. Interneteko nabigatzaileek, eta CSS eta SVG teknologiek, aukera ematen dute webgune batean degradatu linealak automatikoki sortzeko, argazki-software bat erabili behar gabe.

Degradatu erradial (edo biribil[1]) bat zirkulu gisa definitzen da, erdigunetik kolore batekin hasten da eta pixkanaka bigarren kolore bihurtzen da ertzean. Tarteko koloreak interpolazio linealaren bidez kalkulatzen dira, kolore horrek zirkuluaren erdialdera duen distantzian oinarrituta. CSS eta SVG web teknologiek aukera ere ematen dute automatikoki degradatu erradialak sortzeko, argazki-software bat erabili behar gabe.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Kolore degradatuak. IMH campus (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  2. (Frantsesez) Lacombe, Jacques. (1752). Dictionnaire portatif des Beaux-Arts. Paris..
  3. (Frantsesez) Adeline, Jules. (1900). «144 « Dégrader », 210 « Fondre »» Lexique des termes d'art. nouvelle ed..
  4. (Frantsesez) Laclotte, Michel; Cuzin, Jean-Pierre; Pierre, Arnauld. (2003). Dictionnaire de la peinture. Paris: Larousse..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]