iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Boeing_CH-47_Chinook
Boeing CH-47 Chinook - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Boeing CH-47 Chinook

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boeing CH-47 Chinook
Motamilitary transport helicopter (en) Itzuli eta utility helicopter (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Zerbitzua
Hasiera1962
ErabiltzaileaAmeriketako Estatu Batuetako Armada
Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada
Royal Air Force
Hellenic Air Force (en) Itzuli
Egyptian Air Force (en) Itzuli
Turkish Air Force (en) Itzuli
Royal Netherlands Air Force (en) Itzuli
Produkzioa
FabrikatzaileaBoeing Defense, Space & Security (en) Itzuli
Boeing
Pennsylvania
AgustaWestland
Kawasaki Heavy Industries (en) Itzuli
Kopurua1.200
Zehaztasunak
Luzera30,1 m eta 15,54 m
Altuera5,7 m
Diametroa18,29 m
Artikulu hau helikopteroari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Chinook».

Boeing CH-47 Chinook karga astuna garraiatzeko helikopteroa da, tandemean errotoreak dituen bimotorra dena. Hasiera batean Boeing Vertolek, gaur egun Boeing Integrated Defense Systems dena, 1960ko hamarkadaren hasieran diseinatu eta ekoitzi zuen.

315 km/h-ko gehieneko abiadurarekin, 1970eko hamarkadako helikoptero utilitarioak eta eraso helikoptero garaikideak baino azkarragoa da. Egun produkzioan dagoen garai horretako aireontzi bakanetakoa da, C-130 Hercules eta UH-1 Iroquois aireontziekin batera. Oraindik produkzioan eta zerbitzuan jarraitzen dute lehen lerroan, 1179 ale baino gehiagorekin. Bere erabilera nagusiak tropen garraioa, artilleriaren hedapena eta gudu-zelaiaren berrhornikuntza dira. Karga-arrapala handia du fuselajearen atzealdean, eta hiru kako kanpoko karga altxatzeko.

Chinook hamasei herrialdetara esportatu dute. Nazio batzuek helikoptero handiagoak erabiltzen dituzten arren, errusiar Mil Mi-26a kasu, CH-47a bere operadore nagusiek erabiltzen duten karga-helikopterorik astunena izaten jarraitzen du: Ameriketako Estatu Batuetako Armada eta Britainia Handiko Aire Armada.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]