Bølgen
Bølgen | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 2015 | |||
Izenburua | Bølgen | |||
Jatorrizko hizkuntza | norvegiera | |||
Jatorrizko herrialdea | Norvegia eta Suedia | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | hondamendi filma eta film dramatikoa | |||
Iraupena | 105 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Grabazio lekua(k) | Norvegia | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Roar Uthaug | |||
Gidoigilea(k) | Harald Rosenløw Eeg (en) John Kåre Raake | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Konpainia ekoizlea | Film i Väst (mul) | |||
Edizioa | Christian Siebenhertz | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Magnus Beite | |||
Argazki-zuzendaria | John Christian Rosenlund | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Norvegia | |||
Historia | ||||
Nominazioak | ||||
trustnordisk.com… | ||||
kronologia | ||||
|
Bølgen (euskaraz: «The Wave»; euskaraz: «Olatua») Norvegiako hondamendi filma da, Roar Uthaug-ek zuzendua. Ingelesez hitz egiten ez zen film onenaren Oscar sarietarako Norvegiako selekzio ofiziala izan zen, baina ez zen Oscar sarietako nominaziora iritsi. Filmak oso kritika onak jaso zituen, bai Norvegian eta baita nazioartean ere[1]. Norvegiako zinemaren historian, 2010eko hamarkadara bitarteko film arrakastatsuena izan da[2].
Filmak Møre og Romsdal eskualdean etorkizuneko gertaera posible bat deskribatzen du. Fiordo ikusgarri batean dagoen Åkerneset harria askatzen da, eta 80 metroko altuera duen tsunamia sorrarazten du, Geiranger herria suntsituz.
John Andreas Andersen-ek zuzendutako Skjelvet izenburuko segizio modukoa estreinatu zen 2018an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «'The Wave': TIFF Review» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2019-08-29).
- ↑ Luistxo. «Bølgen» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-29).