iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Azerbaijango_Errepublika_Demokratikoa
Azerbaijango Errepublika Demokratikoa - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Azerbaijango Errepublika Demokratikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azerbaijango Errepublika Demokratikoa
Azərbaycan Xalq Cümhuriyyəti
1918 – 1920
Errepublika
Azerbaijango Errepublika Demokratikoko bandera

Azerbaijango Errepublika Demokratikoko armarria

Geografia
HiriburuaBaku
Gəncə (1918ko iraila arte)
Biztanleria2.862.000
Azalera99.908 km²
Ekonomia
DiruaAzerbaijanera errubloa
Kultura
Hizkuntza(k)Azerbaijanera
Historia
Independentzia1918ko maiatzaren 28a
Erevanen erorialdia1920ko apirilaren 28a
Aurrekoa
Transkaukasiako Errepublika Demokratiko Federatiboa
Ondorengoa
Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialista

Azerbaijango Errepublika Demokratikoa (azerbaijaneraz: Azərbaycan Xalq Cümhuriyyəti; batzuetan Azerbaijango Herri Errepublika) Azerbaijango lehenengo errepublika modernoa izan zen.[1] Errepublika lehenago Errusiar Inperioako lurraldean eratu zen, 1917ko Errusiar Iraultzaren ostean.[2] Errepublika hau 1918ko maiatzaren 28an sortu zen. Gobernuko buruak Müsavat zetozen batez ere.[2] Sortu zenean, Georgiako Errepublika Demokratikoa eta Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa zuen mugakide iparraldean, Armeniako Errepublika Demokratikoa mendebaldean, Persia hegoaldean eta Kaspiar itsaso ekialdean. Hiriburua hasieran Gəncə izan zen, 1918ko iraila arte, eta gero Baku. Azerbaijanera errubloa zerabilten.[2]

1918. kalkuluen arabera, Azerbaijango Errepublika Demokratikoa 99.908 km²-ko azalera zeukan, eta 2.862.000 biztanle zeuden.[2] Sorreratik bertatik, barne eta kanpo arazo ugari izan zituen Azerbaijango Errepublikak. Azerbaijan Armeniarekin gerran egon zen 1918tik 1920ra, Karabakh Garaian autonomiaren gaia zela eta. Azerbaijango armadak gerra irabazi zuen. Errepublikak bi urte baizik ez zuen iraun. 1920ko apirilaren 28ean, herrialde hura konkistatu zuen sobietarren Armada Gorriak. Hiru herrialdeen independentziarekin apurtu zen eta sobietar errepublika sozialista bihurtu zen Azerbaijan.[2] Sobietar Batasunaren desegitearen ondoren, 1991an, Azerbaijanek independentzia berreskuratu. Azerbaijango Errepublika, Errepublika Demokratikoan Azerbaijango oinordeko da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Tadeusz Swietochowski: Russian Azerbaijan, 1905–1920: The Shaping of a National Identity in a Muslim Community, Cambridge University Press, 2004. Ikus 129. orrialdea. ISBN 0-5215-2245-5.
  2. a b c d e (Ingelesez) Firuz Kazemzadeh: The Struggle for Transcaucasia: 1917–1921, The New York Philosophical Library, New York, 1951. Ikus 124., 222., 229., 269.–270. orrialdeak. ISBN 0-8305-0076-6.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Azerbaijan
Artikulu hau Azerbaijango historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.