iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Ashanti_Inperioa
Ashanti Inperioa - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Ashanti Inperioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ashanti Inperioa
Asanteman
1670 – 1902
Ashantiko bandera

Ashantiko armarria

Ashanti Inperioa XIX. mendean
Geografia
HiriburuaKumasi
Biztanleria3.000.000 (1874)
Azalera295.000 km²
Kultura
Hizkuntza(k)Twi
ErlijioaArbasoen gurtza
Historia
Sorrera1670
Denkyiraren independentzia1701
Britainiar Protektoratua1896
Disoluzioa1902
Aurrekoak
Denkyira
Bono estatua
Urre Kosta

Ashanti (edo Asante) Inperioa edo Konfederazioa (batzuetan Asanteman), mendebaldeko Afrikako estatu bat izan zen, Ashanti herriak sortutakoa. 25.220 kilometro koadroko eremua izan zuen, gehiena egungo Ghanan.

Ashantiak Ghanako talde etniko garrantzitsua dira, indarra eta jarrera militar sendoarekin. Botere militar hau Europako errifleen adopzioagatik etorri zen, eta horrekin konkistatu ahal izan zituzten gaurko Ghana, Togo eta Boli Kostako hainbat eremu. Iparraldean Dagomba Erresuma zuen eta Dahomey ekialdean. Inperioaren indar militarra, hierarkia antolatua, estratifikazio soziala eta kulturagatik Afrikako bere inguruan dauden herriek baino askoz historiografia handiagoa dute.

XVII. mendean sortu zen erresuma. Britainiarren esku egon zen 1869tik, eta haien aurka antolatutako altxamendu guztiak deuseztatu egin zituzten britainiarrek. 1957an Ghanako Estatu Askean sartu zen lurraldea. Gaur egun Ashanti monarkiak jarraitzen du, Konstituzioak babestua, Ghanako Errepublikaren barneko azpibanaketa gisa.

Volta Beltza ibaiaren adarrek ematen diote ura lurraldeari, eta han ustiatzen da Ghanako kakao gehiena. Urre-meatzeak ere ugariak dira. Landaredi aberatsa du: hegoaldean oihana eta iparraldean, berriz, sabana da nagusi.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]