iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Angkor_Thom
Angkor Thom - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Angkor Thom

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bayon Tenplua. Angkor Thom

Angkor Thom Khmer Inperioko errege Jayavarman VII.ak (1181-1220) XII. mendean harresiz barneko gotortutako errege hiria izan zen, Chamstarrek Angkor konkistatu eta suntsitu ondoren.

Errege hiria Siam Reap ibaiaren ondoan eraiki zen, 9 kilometro koadroko hedadurarekin, ia alboko 3 kilometroko forma karratu bat jarraituz, putzu batez eta 8 metroko altuerako harresi batez inguratuta. Errege jauregia Suryavarman I.aren garaian eraiki zen, 150 urte lehenago. Elezaharraren arabera, erregeak gau bakoitzeko zati bat Eguzki erreginarekin igarotzen zuen eraikuntza hartako Jauregi Zerutiarrean.

Angkor Thomen erdian, Bayon dago, Jayavarman VII.a erregearen tenplua izan zena. Haren dorreengatik ezaguna da: Budaren aurpegia lau aldeetan du. Hormak erregearen eta herriaren eszenak erakusten dituzten erliebez estalita daude.

Angkor Thomen mapa

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]