iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/Alexandro_Severo
Alexandro Severo - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Alexandro Severo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexandro Severo


Erromatar enperadorea

222ko martxoaren 13a - 235eko martxoaren 18a
Heliogabalo - Maximino Trax
Antzinako Erromako senataria



Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaTell Arqa (en) Itzuli208ko urriaren 1a
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaMogontiacum (en) Itzuli235eko martxoaren 19a (26 urte)
Hobiratze lekuaErroma
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Aitaezezaguna, Heliogabalo, Karakala
AmaJulia Mamea
Ezkontidea(k)Sallustia Orbiana (en) Itzuli
Sulpicia Memmia (en) Itzuli
Haurrideak
LeinuaSeverar leinu
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Find a Grave: 35343418 Edit the value on Wikidata

Alexandro Severo (latinez: Marcus Aurelius Severus Alexandrus; 208ko urriaren 1a - 235eko martxoaren 18a) erromatar enperadorea izan zen, 222tik hil zen arte, severar leinuko azkena.

Haren ama Julia Mamea izan zen, Julia Mesaren alaba eta Heliogabaloren izeba. Basiano zuen jatorrizko izena, baina aldatu egin zuen 221ean, Julia Mesaren presiopean Heliogabalok ondorengo izendatu zuenean. Hurrengo urtean, martxoaren 11an Heliogabalo hil zuen Pretoriar Goardiak. Alexandro Severo enperadorearen izendapena onartu zuten Pretoriar Goardiak eta Senatuak.

Garai horretan amaren menpean zegoen Alexandro. Julia Mameak, birtutez betetako emakumeak, aholkulari trebeez inguratu zuen semea. Baina beste aldetik, emakume jeloskorra zen eta armada diziplinatua eusteko ezgai zen. Matxinadak ohikoa ziren Inperio osoan.

Orokorrean Alexandroren agintaldiak onurak ekarri zituen Sasaniarrei aurre egin behar izan zien arte. Garaipenak gorabehera, erromatar armadak egundoko diziplina eza erakutsi zuen.

Hurrengo urtean germaniarren kontra egin zuen, Galia inbaditzen ari zirela eta. Mainz hiritik hurbil, Maximino Trax legionarioak gidatutako matxinoek Alexandro eta ama hil zituzten martxoaren 19an.

Severar leinuko azkena izan zen Alexandro. Amaren mendean bazen ere, jendearen bizi-baldintzak hobetzen ahalegindu zen. Aholkulari Ulpiano jurista eta Dion Kasio historialaria zituen. Aurrekarien luxua eta bitxikeria desagertu ziren. Literatura, arte eta zientziak bultzatu zituen. Maileguen interesak eta zergak ere murriztu egin ziren.

Erlijioari zegokienez, Alexandrok joera irekia zeukan. Haren kapela pribatuan Orfeo, Abraham eta Jesusen estatuak zituen. Jesusen omenezko tenpluak eraikitzeko gogoa omen zuen, baina aholkulariek asmoa kendu zioten.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandro Severo Aldatu lotura Wikidatan