Alessandra Galloni
Alessandra Galloni | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erroma, 1974 (49/50 urte) |
Herrialdea | Italia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea London School of Economics |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Reuters |
Kidetza | Thomson Reuters The Wall Street Journal Reuters |
Alessandra Galloni (Erroma, Italia, 1974) kazetari italiarra da; 2021az geroztik, Reuters nazioarteko albiste-agentziako erredaktore-burua da. Ehun eta hirurogeita hamar urteko historian enpresa hori zuzentzen duen lehen emakumea.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroman jaio zen, eta 1995ean Harvardeko Unibertsitatean graduatu zen ekonomian. 2002an masterra lortu zuen London School of Economics eskolan.[3] Orduan, britainiar hiriburuan bizitzea erabaki zuen.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibilbide hasieran Associated Press agentzian eta Reuters bereko Italiako albiste-zerbitzuan lan egin zuen.[4]
Ondoren, 13 urte eman zituen Wall Street Journal egunkari estatubatuarrean, eta hainbat funtzio bete zituen: korrespontsala Europan (Londres, Paris eta Erroma), kronista ekonomia- eta finantza-sektorean, eta lanpostuan gora egin zuen.[5]
2013an, Reutersera itzuli zen, Europako Hegoaldeko bulegoko editorial zuzendari gisa. 2015ean, albisteen editore globala izendatu zuten, hau da, agentziako erreportaje guztien arduradun. 2021eko apirilaren 13an erredaktoreburu izendatu zuten, prentsa-agentzia britainiarrak zuzentzen duen ehun eta hirurogeita hamar urteko lehen emakumea.[1] Agentziak 2450 kazetari ditu munduko 200 lekutan.[6]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2004: «Overseas press club award» (Estatu Batuak), Parmalat eskandaluaren kazetaritza-estaldurarako[7]
- 2005: «United Kingdom business journalist of the year» (Britainia Handia).
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) From the End of the Earth to Rome, 2013 ( Francisco aita santuari buruzko Liburu elektronikoa)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Reuters names Alessandra Galloni as its next editor-in-chief» Reuters 2021-04-12.
- ↑ (Ingelesez) Stelter, Brian. (2021-04-12). «Alessandra Galloni to lead Reuters News | CNN Business» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).
- ↑ «Reuters nombra a Alessandra Galloni como editora jefe; la primera mujer en ocupar el puesto en 170 años» El Economista 13 de abril de 2021.
- ↑ Galati, Arianna. (2021-04-13). «Alessandra Galloni è la prima donna a dirigere Reuters» Marie Claire.
- ↑ D'Ascenzo, Monica. (2021-04-13). «Reuters, Alessandra Galloni è la nuova direttrice. La prima donna in 170 anni di storia» Alley Oop.
- ↑ «Alessandra Galloni será la primera mujer en dirigir la agencia Reuters en 170 años» Telam 13 de abril de 2021.
- ↑ Carboni, Kevin. (2021-04-13). «Chi è Alessandra Galloni, prima direttrice di Reuters» Wired.