Akçe
Akçe 2,9 g-ko turkiar zilarrezko txanpon bat zen. Osman I.a sultan otomandarraren aginduz egin zen lehen aldiz, Trebizondako enperadoreen txanpon batean eredua izanik, Asper izenekoa, eta zerga pertsonal bat jasotzeko xedea zuen. Zerga hori berrikuntza gaitzesgarri bat izan zen ortodoxia musulmanaren ikuspuntutik, pertsona guztiei aplikatzeagatik. Mende bat baino gehiago izan zen Otomandar Inperioko zilarrezko txanpon bakarra.
Suleiman I.aren meskitak 1550 akçes balio omen zituen 1550ean .
1454an, Mehmed II.ak unitate berria jaulki zuen, altun-a 60 akçe-ko balioa zuena. 1700. urtearen inguruan, 300 eta 400 akçe artean balio zuen. Ahmed III-ren diru-erreformarekin (1703 - 1730), akçe batek 3 para balio zuen, eta 1800. urtean, 0,1 para besterik ez. Akçeak balioa galtzen jarraitu zuen, 0,1 g zilar bakarrik eduki arte. Zirkulaziotik erretiratu zuten Mahmud II.aren sultangoan zehar (1808 - 1839).