8 Mile
8 Mile 2002ko Curtis Hanson zinema zuzendariaren hip hop drama film bat da, Eminem rap abeslariaren hastapenei buruzko film biografikoa. Scott Silverrek idatzia eta Curtis Hansonek zuzendua, aktore nagusiak Eminem bera, Mekhi Phifer, Brittany Murphy, Michael Shannon, eta Kim Basinger dira.
Filma 1995. urtean dago girotua, eta Eminemek rap munduan izan zuen hasiera gogorraren istorioa da. Titulua “8 Mile Road” izeneko errepide batean dago oinarrituta, Detroit-en bi alde banatzen dituena: pertsona beltzez nagusitutako Detroit (Wayne County) eta zuriz nagusitutako Oakland County eta Macomb-eko suburbioak.
Bere nagusitasunean Detroit-en filmatua, arrakasta komertziala eta kritikoa lortu zuen, eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria jaso zuen, “Lose Yourself” abestiarengatik.
8 Mile | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2003 |
Izenburua | 8 Mile |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Alemania |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | musika-filma, sarbide-bizipena, hood film (en) eta film dramatikoa |
Iraupena | 106 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Detroit |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Curtis Hanson |
Gidoigilea(k) | Scott Silver (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Brian Grazer Jimmy Iovine Curtis Hanson |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios Imagine Entertainment (en) |
Edizioa | Jay Rabinowitz Craig Kitson (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Philip Messina (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Eminem |
Argazki-zuzendaria | Rodrigo Prieto |
Jantzi-diseinatzailea | Mark Bridges |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Detroit |
Argumentu nagusia | familia disfuntzionala eta individual and society (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
8-mile.com | |
Bideoa | YouTube |
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1995. urtean, Jimmy “B-Rabbit” Smith Jr. deituriko rapero gazte bat trailer batean bizi da, eta bere bizitza pobrearen problemei aurre egiten saiatuko da. Michigan-en bizi da, bere ama alkoholikoarekin (Stephanie), arreba txikiarekin (Lily), eta Stephanie-ren mutilagun zapaltzailearekin (Greg).
Jimmy rap karrera aurrera ateratzen saiatzen da zerotik hasita, afroamerikarrez beteriko kultura batean murgilduta. Bere lagunek karrera artistikoa hastea nahi duten arren, Jimmyk zalantza handiak ditu bere talentu musikalarekiko, konfidantza faltagatik. Antsietate honek “The Shelter” deituriko club batean antolatutako rap bataila inprobisatu bat galtzera eramaten du, eta umilazioak jota, lokaletik joatera behartuta ikusten du bere burua.
Jimmyk kotxe fabrika batean egiten du lan, eta hasiera batean ez da ondo eramaten bere nagusiarekin, berandu ailegatzen delako eta honek ordu extrak ez dizkiolako ematen. Han, Alex deituriko neska bat ezagutzen du eta lagunak bilakatzen dira. Denbora aurrera joan ahala Jimmyren laneko jarrera hobetzen doa, eta azkenean ordu extra horiek lortzen ditu.
Etxean, Stephanie-k ezin ditu trailerraren fakturak ordaindu, eta horregatik jabetza hau kenduko diote. Hau izkutatzen saiatzen den arren, Greg konturatzen da eta borroka handi bat izaten du Jimmyrekin. Honen ondoren, Stephanie utzi eta joaten da. Jimmy-k Wink deituriko irratiko DJ batekin erlazio ona mantentzen du, diskoetxe baten promotorearekin kontaktua duena. Hala ere, haien erlazioa apurtzen da, Winkek Jimmyren aurka dagoen “Leaders of the Free World” rap taldearen promozioa sustatzen duelako. Momentu batean, Jimmy eta bere lagunak talde horrekin borroka bat izaten dute, baina hau bukatzen da Jimmyren lagunetako bat (Cheddar Bob) bere hanka nahi gabe tirokatzen duenean. Bizirik ateratzen da, baina handik aurrera muletekin ibili beharko da.
Egun batean lanean Jimmy-k beste langileen arteko rap bataila bat ikusten du, zeinetan batek (Xzibit) Paul deituriko langile bat homosexuala izateagatik iraintzen du. Jimmy batailan sartzen da, Paul defendatuz, eta Alexek hau dena ikusten du, eta ondoren Alex eta Jimmyk sexua izaten dute lantegian. Wink Jimmyrekin geratzen da estudioan, ekoizle batzuekin bilera bat izateko, baina heltzen denean Wink eta Alex elkarrekin topatzen ditu. Haserre, Jimmyk Wink jotzen du, Alex biak banantzen saiatzen den bitartean. Mendekua hartzeko, Wink eta “Leaders of the Free World” taldekoek Jimmy jotzen dute, amaren trailerraren aurrean. Taldearen liderrak, Papa Doc-ek, Jimmy pistola batekin apuntatzen du, baina azkenean ez da ezer gertatzen.
Jimmyren lagunik hoberenak eta batailen antolatzaileak (Future) Leadersen aurkako bataila egitera bultzatu nahi du. Gainera, Alex New Yorkera doala jakiten du, eta gertakari honek Jimmyren lehiatzeko nahiak berpizten ditu, batailara joatea erabakiz.
Batailaren txanda guztietan Jimmyk Leadersen kideak garaitzen ditu, eta azkenean Papa Doc-en aurka da finala, eta irabazten du, bere ahuleziak eta Papa Doc-enak azaleratuz. Hain garbia eta fidela da esaten duenarekin, Papa Doc azkenean hitzik gabe uzten duela, eta mikroa Future-i emanez joaten da. Alex eta lagunek zoriondu egiten dute eta Future-k The Shelter lokalaren batailen aurkezlea izateko esaten dio. Hala ere Jimmyk ezetz esaten du, lanean hasi eta bere karrera bere bidea jarraituz sortu nahi duelako. Lanera joaten da, bere etorkizunaren konfidantza guztiz berrituarekin.
Casting
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eminem: Jimmy "B-Rabbit" Smith, Jr.
- Mekhi Phifer: Future, Jimmyren lagunik gertuena eta batailen antolatzailea.
- Brittany Murphy: Alex Latourno, Jimmyren maitalea
- Kim Basinger: Stephanie, Jimmy eta Lilyren ama
- Anthony Mackie: Papa Doc
- Michael Shannon: Greg Buehl, Stephanieren mutilaguna
- Eugene Byrd: Wink
- Evan Jones: Cheddar Bob, Jimmyren laguna
- Omar Benson Miller: Sol George, Jimmyren laguna eta Iz-ren anaia.
- De'Angelo Wilson: DJ Iz, Jimmyren laguna and Sol-en anaia.
- Taryn Manning: Janeane, Jimmyren neskalagun ohia.
- Proof: Lil' Tic
- Xzibit: Mike (Male Lunch Truck Rapper)
- Craig Chandler: Paul
- Obie Trice
- Chloe Greenfield: Lily, Jimmyren arreba
- John Singleton: Bouncer
- Miz Korona: Vanessa
- Brandon T. Jackson
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Music from and Inspired by the Motion Picture 8 Mile da "8 mile" pelikularen soinu bandaren izena. Eminemek albumaren 5 abestitan hartzen du parte. Shady/Interscope diskaetxeak argitaratu zuen, eta Eminem-ek AEBetan izan zuen lehen N.1 lortu zuen "Lose Yourself" abestiarekin.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2003ko filmak
- Curtis Hansonek zuzendutako filmak
- Eminemek antzeztutako filmak
- Kim Basingerrek antzeztutako filmak
- Brittany Murphyk antzeztutako filmak
- Mekhi Phiferrek antzeztutako filmak
- Taryn Manningek antzeztutako filmak
- Omar Benson Millerrek antzeztutako filmak
- Eugene Byrdek antzeztutako filmak
- Anthony Mackiek antzeztutako filmak
- Xzibitek antzeztutako filmak
- Proofek antzeztutako filmak
- Michael Shannonek antzeztutako filmak
- Brandon T. Jacksonek antzeztutako filmak
- John Singletonek antzeztutako filmak
- Evan Jonesek antzeztutako filmak
- De'Angelo Wilsonek antzeztutako filmak
- King Gordyk antzeztutako filmak
- Chloe Greenfieldek antzeztutako filmak
- Brian Grazerrek ekoitzitako filmak
- Jimmy Iovinek ekoitzitako filmak
- Curtis Hansonek ekoitzitako filmak
- Universal Studiosek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Drama filmak
- Musika eta musikariei buruzko filmak
- Musikal filmak
- Familia disfuntzionalei buruzko filmak
- 1990eko hamarkadan girotutako filmak
- Detroiten girotutako filmak
- 2002ko filmak
- Jatorrizko abesti onenaren Oscar Sariaren irabazleak