iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: https://eu.wikipedia.org/wiki/2010eko_Junior_Eurovision_Abesti_Lehiaketa
2010eko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

2010eko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2010eko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Azaroaren 20, 2010
Egoitza Minsk Arena, Minsk
Aurkezlea(k) Denis Kourian
Leila Ismailava
Antolatzailea Bielorrusiako Irrati eta Telebista Konpainia (BTRC)
Partaide kopurua 14
Irabazlea "Mama"
Vladimir Arzumanyan
 Armenia

2010eko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren zortzigarren edizioa izan zen. Minskeko Minsk Arena aretoan ospatu zen, Bielorrusian, azaroaren 20an.

Garailea Armeniako Vladimir Arzumanyan izan zen, "Mama" abestiarekin. Armeniaren lehen garaipena izan zen.

Hamalau herrialde izan ziren partaide, aurreko urtean baino bat gehiago. Moldaviak lehen agerraldia egin zuen. Letonia lau urte ostean bueltatu zen, eta Lituania urte baten ostean. Bestalde, Errumania eta Zipre erretiratu egin ziren.

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Lituania Lituaniera Bartas "Oki Doki" Zeu 6 67
02  Moldavia Errumaniera, Ingelesa Ștefan Roșcovan "Ali Baba" 8 54
03  Herbehereak Nederlandera, Ingelesa Anna & Senna "My Family" Nire familia 9 52
04  Serbia Serbiera Sonja Škorić "Čarobna noć" (Чаробна ноћ) Gau magikoa 3 113
05  Ukraina Ukrainera Yulia Gurska "Miy litak" (Мій літак) Nire hegazkina 14 28
06  Suedia Suediera Josefine Ridell "Allt jag vill ha" Nahi dudan guztia 11 48
07  Errusia Errusiera[h 1] Sasha Lazin & Liza Drozd "Boy and Girl" Neska eta mutila 2 119
08  Letonia Letoniera Šarlote Lēnmane "Viva la Dance (Dejo tā)" Gora dantza 10 51
09  Belgika Nederlandera, Ingelesa Jill & Lauren "Get Up!" Altxa zaitez! 7 61
10  Armenia Armeniera Vladimir Arzumanyan "Mama" (Մամա) Ama 1 120
11  Malta Ingelesa, Maltera Nicole Azzopardi "Knock Knock!....Boom! Boom!" 13 35
12  Bielorrusia Errusiera Daniil Kozlov "Muzyki svet" (Музыки свет) Musikaren argia 5 85
13  Georgia Asmatutako hizkuntza Mariam Kakhelishvili "Mari Dari" 4 109
14  Mazedonia Mazedoniera Anja Veterova "Еооо, Еооо" 12 38
  1. Bi lerro ingelesez.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]