iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikiquote.org/wiki/Berezi:Ausazkoa
Aulki-jokoa — Wikiquote Edukira joan

Aulki-jokoa

Wikiquotetik
Uxue Alberdi 2010ean

Aulki-jokoa (Elkar, 2009) Uxue Alberdiren eleberria da.

Esanak

[aldatu]
  • "Belarriak kartzelak dira, eta bakoitzak bi ditu. Nik ere baditut bi, baina izorratuta daude, arazo teknikoak dituzte eta; horregatik, nire belarriak airezko kartzelak bezalakoak dira: nahikoa da irten nahi izatea, irten ahal izateko. Txikitatik erakusten digute zein den autoen soinua, zein ateen danbatekoena, zein kafe-makinarena, zer soinu duen nostalgiak... Eta preso bizi gara soinuen artean".
  • "Bitxiak dira zoriontsu garenean denborarekin egiten ditugun atzerako kontaketak, garuneko txokoren batean idatzita bageneuka bezala alaitasunak ez duela irauten, braustaka etortzen dela olatuak bezala, eta apar-hotsarekin joan, konturatu orduko".
  • "Egia esan, mundu honetan gehienetan, ez dago belarrien beharrik, nahiko da memoriarekin eta ukondoekin".
  • "Nik uste nuen hiltzea, besterik gabe, ez egotea zela. baina ez du horrekin zerikusirik. Hiltzea gauzak aldatzeko ahalmena galtzea da".
  • "Zuk nola hil nahi zenuke? galdetzen digutenean askotan gelditzen gara zer erantzun ez dakigula. Ez dut hil nahi izaten da burura etortzen zaigun aurreneko erantzuna, eta lotsatu egiten gara, umemokoak bagina bezala, heriotzari aurpegira begiratzeko barrenik ez daukagulako. Aurpegi hotza du heriotzak, izan ere".