Zenica
Zenica Zenica Zenica / Зеница Зеница Zenica | |||
---|---|---|---|
local administrative entity (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Bosnia-Herzegovina | ||
Kantoia | Zenica-Doboj | ||
Alkatea | Fuad Kasumović (en) | ||
Izen ofiziala | Zenica / Зеница Zenica Зеница / Zenica | ||
Jatorrizko izena | Zenica Zenica / Зеница Зеница Zenica | ||
Posta kodea | 72000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 44°12′06″N 17°54′14″E / 44.2017°N 17.9039°E | ||
Azalera | 499,7 km² | ||
Altuera | 316 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 70.553 | ||
Dentsitatea | 1.640 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
Hiri senidetuak | Hunedoara (en) , Temirtau, Zalaegerszeg, Gelsenkirchen eta Luleå udalerria | ||
http:///www.zenica.ba |
Zenica Bosnia-Herzegovinako industria-hiri bat da, Sarajevo hiriburutik 70 km inguru iparraldera dagoena. 2004. urteko datuen arabera, biztanleriaren jatorriari dagokionez, %83 bosniar musulmanak ziren, %10 kroatak eta %6 serbiarrak.
Zenicako Stara Čaršija alde zaharrean hainbat ikusgai daude, hala nola 1906. urtean eraikitako sinagoga, gaur egun Hiriko Museo eta Arte Galeria bihurtuta. Čaršijska Džamija meskita, austriarrek eraikitako iturria eta Hadžimazića Kuća landetxea ere aipagarriak dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenica hiriaren jatorria Neolitoan dago. Harrezkero, iliriarren hiria izan zen, hiri zaharraren aztarnek adierazten dutenez; eta erromatarren sasoian Municipium Bistua Nova izena izan zuen. Aipatzekoa da II-IV. mende inguruko basilika bikoitz kristau berezia, Europan halako bi aurkitu direnez bakarrik. Beste asentamendu zahar batzuen aztarnak ere badaude hirian, hala nola hiriaren hegoaldean dagoen Bilimišće auzoaren ingurukoak, Putovići eta Tišina herrien ondoan, Villa Rustica deritzona, bainuetxeak, tenpluak eta bestelako eraikinak.
Hainbat herrialde eta agintariren esku egon ostean, Bosniako gerraren inguruan Zenicak zeregin estrategikoak bete zituen. Besteak beste, 1991. urtean Ekialdeko Europako lehenengo irrati-etxe libre eta pribatuaren egoitza bertan kokatu zuten, CD-CEMP Irratia. Hain zuzen ere, 1993an Belgikako Kazetaritza Independentearen saria eman zioten bertako kazetari bati, Zoran Misetic-i, "Bakearen Luma" saria.
Gerra ostean biztanleriak gorabehera handiak jasan zituen: bosniar musulmanen etorrera eta serbiarren irteera izan zen gertaera aipagarriena. Gaur egun, gerratea baino lehen zeukan ekonomia-indarra berreskuratzekotan dihardute; Erdialdeko Europako hegoaldeko altzairu-fabrikarik handienetarikoa, Mittal Steel Corp. hirian dago, eta pribatizatuta dago.