iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Zeledon
Zeledon - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Zeledon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zeledonen jaitsiera Andre Maria Zuriaren jaietan.

Zeledon Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietako pertsonaia nagusia da.

Abuztuaren 4ko arratsaldeko seietan, txupinazoa bota ondoren, San Migel Goiangeruaren elizako kanpandorretik Andre Maria Zuriaren plazara panpina jaisten da; ondoren, hezur-haragizko Zeledon agertu eta plaza guztia zeharkatzen du, San Migeleko eskaileren ondoan dagoen balkoian jai zoriontsuak opatzeko. Abuztuaren 10eko gaueko ordu batean San Migel elizako kanpandorrera igotzen da, jaiei amaiera emanez.

2007an, Zeledonen jaitsieraren 50. urteurrena zenez, hiru Zeledonek plaza zeharkatu behar zuten: Jose Luis Isasi, Iñaki Landa eta Gorka Ortiz de Urbina, baina Jose Luis Isasiren gaixotasunaren ondorioz ezin izan zen joan. Beraz, Iñaki Landak eta Gorka Ortiz de Urbinak plaza zeharkatu, balkoira igo eta biek jaiei hasiera eman zieten Jose Luis Isasi gogoan izanik. Tamalez, Isasi, 2007ko irailaren 19an zendu zen 77 zituela.

Jaietako pertsonaiaren aintzindari izandako pertsona

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeledon benetazko pertsona batean oinarrituta zegoela sinetsita, zenbait euskal etnografok eta antropologok ikerketak egin zituzten.

Besteak beste, Manuel Lekuona idazle, apaiz eta euskaltzainak, 1924an, Zeledon Andagoiako gerrillari karlista bat izan zela uste zuen, Celedonio Iturralde edo Celedon Agiluz izenekoa.[1][2]

Carlos Ortiz de Zarate etnografo eta apaizak, 1810an Bitorianon jaiotako Celedonio Iturralde Armentia zuen buruan. Honen aburuz, Lehen karlistaldian parte hartu eta gero eta Frantzian erbesteraturik egon ondoren, Katadianoko andre batekin ezkondu eta Andagoiara bizitzera joan zen, bertan etxe berri bat eraikiz. Hirugarren karlistadan aritu ondoren Frantziara alde egin behar izan zuen berriro. Azkenean,1889an hil zen.[3]

Jose Migel Barandiaran antropologo, etnografo eta apaizak, ordea, beste pertsona bat proposatu zuen, Zapatari kaleko bizilagun bat, tabernetan egoteko ohituragatik ospea handia lortu zuena.[1][2][3]

Odon Apraiz idazle, politikari, euskal hizkuntzalari eta ikerlariak, beste baten berri izan zuen.[2]

Venancio del Val gasteiztar idazle, kazetari eta kronista, honi buruzko ikerketa zorrotz baten ondorioz, benetakoa Zapatari kalekoa zela sinetsi zuen.[1][2][3]

Celedonio Anzola Garcia de Andoin festazalea 21 urte zituela Gasteizko Zapatari kalera bizitzera joan zen. Lanbidez igeltseroa, bere etxea eraiki zuen. 1796an jaio eta 1866an zendu zen, bi aldiz ezkondu ostean. Jatorriz Zalduondokoa zen;[1][2][3][4] Urtero, Andre Maria Zuriaren festetan parte hartzen zuen, eta ingurukoak parte hartzera bultzatzen zituen. Horrela, Gasteizen ezagun-ezaguna egin zen, jaietako protagonista bihurtzeraino. Hil zenean, ordea, jaietako zerbait falta zela sumatu zuten batek baino gehiagok.

Aurrekoagatik, Zalduondon 1971n Zeledonen omenezko iturri monumental bat eraiki zen[4] Torrelarre parkean,[5] tolosako Juan Lope de Andoategik zizelkaturikoa[3] / tolosako Juan Lopez Jimenez eskultoreak eginikoa, bere lagun Fernando Goenagarekin batera. Herriko Vidal Imaz, Paco Lauente, Blas Arratibel, José Luis Santaeulalia, Eduardo Ribaguda eta Cruz Mujica, tokian kokatu zuten.[5]

Jaietako pertsonaiaren sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hori zela eta 1923an jadanik pertsonaia horri buruzko komiki bineta batzuk agertu ziren Celedón izen bereko jai aldizkarian.[6][7]

Bestalde, 1955ean eta irratsaio baten bidez, Jose Maria Sedano eta Javier de Azpiazu izeneko bi blusa festak iragartzea helburu izango zuen panpin bat egiteko lehenengo ideia aditzera eman zuten.[7] Horrela, guztira lau izan dira Zeledoni gorpua eman dioten panpinak. Lehenengoa jatorriz Pepito deitzen zen eta jaitsiera sortu zuten zenbait sortzaileren Los Tímidos blusa taldearen maskota zen. Beste bat, San Migel Goiangeruaren elizako dorretxean egondako sute baten erre zen.[7]

Egun, Zeledonen jaitsieraren lehenengo ospakizuna 1957an antolatu zen, Gasteizko gazte batzuek (Jesus Jimenez Lopez de Lacalle[8], Jose Maria Sedano Laño[9][10][11][12][13], Luis Maria Sanchez Iñigo[14][15][16][17][18], Amado Lopez de Ipiña[19][20], Jose Luis Madinabeitia Armentia[21][22], Jose Luis Isasi Montalban, Josetxu Perez de San Roman, Mario Lopez de Guereña eta Javier de Azpiazu)[23] San Migel elizatik Gasteizko udaletxeko teilatura Zeledon irudikatzen zuen panpina bota zutenean. Harrezkero, urtero egiten da.[7][24]

Zeledonen irudipena egin izan duten pertsonak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zeledonen estatua Gasteizko San Migel Goiangeruaren elizaren balkoian.
Izena [7] Urteak Zenbat alditan
Jose Luis Isasi Montalban 1957-1975 eta 1977-1979 22
Enrique Orive Galindo 1976 1
Iñaki Landa Mesanza 1980-2000 eta 2007 22
Gorka Ortiz de Urbina 2001-2019 eta 2022-2023 21
Inor ez 2020-2021 2
Iñaki Kerejazu Gonzalez de Aspuru 2024 1

Gaur egun, Blusa eta Nesken Batzordeak aukeratzen du nork ordezkatuko duen Zeledon.

Jose Luis Isasik 1976an, ez zuen Zeledonen jaitsieran parte hartu izan nahi, urte bereko Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia zela eta. Horren ondorioz, Enrique Orivek enpresaria eta garai bateko zekorzaina Zeledonen arropak jantzi zituen gizarte giro nahasiko urte horretan.

Iñaki Landak 2000 urtean, Zeledonen antzezpena egiteari amaiera eman zion bere aurrekaria Isasi baino irudipen gehiago egin nahi ez zituelako.

Hala ere, 2007an Zeledonen lehenengo jaitsieraren 50. urteurrena ospatu zenean, momentu horretara arte Zeledonen arropak jantzitak zituzten pertsona guztiak urte horretako jaitsieran parte hartzea adostu zen. Bukaeran eta Isasiren gaixotasuna zela eta Landak eta Ortiz de Urbinak soilik plaza zeharkatu zuten.[7][25]

2012an Gasteizek irabazitako Europako Hiriburu Berde saria ospatzeko, Zeledonek eraman zuen euritakoa zuri-berde marraduna izan zen, ohikoa zuri-urdin ilun marradunaren ordez.[26][27][28][29]

2018an bestalde, aterki zuri-more marradunarekin ailegatu zen Zeledon, sexismoaren aurkako ikur moduan.[30][31][32][33]

2020 eta 2021 urteetan COVID-19 pandemiaren kontrako neurrien barne, Gasteizko jaiak ez ospatzea eta Zeledonen jaitsiera ez egitea erabaki zen eta 2022rarte itxaron egin behar izan zen, berriro ere Gorka Ortiz de Urbina Zeledonen irudipena egiten ikusteko.[34][35][36]

2024-2028 bost urteko epean Zeledon gorpuzteko, hautatua izan zen Iñaki Kerejazu, 2023an Gasteizko Blusa eta Nesken Batzordeak antolatutako barne partaidetza prozesu baten bidez.[37][38][39][40][41][42]

Nahiz eta batzuen iritzian abestia jatorriz euskaraz izan (1918-1922 tartean asmatutakoa)[43] Zeledonek euskarazko aldaera 2015ean abestu zuen lehenengo aldiz publikoki.[44]

Zeledon! Etxe berria egin duk!
Zeledon! Balkoian leiho on!
Zeledon! Etxe berria egin duk!
Zeledon! Balkoian leiho on!
Zeledon, Zeledon, Zeledon! Etxe berria egin duk!
Zeledon, Zeledon, Zeledon! Balkoian leiho on!
[7]

Zeledon Txiki, Edurne eta Zeledon Buruhandia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Halaber, Zeledon Txiki jaietako txikien egunari (abuztuaren 7a) hasiera ematen dien pertsonaia da. Edurne (2018ra arte, Neska Txiki) laguntzen dion pertsonaia da; Azkenik, Zeledon buruhandia Gasteizko erraldoi eta buruhandien konpartsako pertsonaia da.

Zeledon buruhandia

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Gaztelaniaz) «Historia de Celedón de Vitoria-Gasteiz» Vitoriaenunclic (Noiz kontsultatua: 2022-08-06).
  2. a b c d e (Gaztelaniaz) «A la espera de la bajada de Celedón» El País 2008-08-02 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).
  3. a b c d e «Zeledon, bat baino gehiago» Alea 2018-08-02 (Noiz kontsultatua: 2022-08-06).
  4. a b (Gaztelaniaz) «50 años de la fuente de Celedón en Zalduondo» Diario de Noticias de Álava 2021-07-31 (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).
  5. a b (Gaztelaniaz) «Celedón Eguna traslada el vino de la fuente a las casas de Zalduondo» Gasteiz Hoy 2021-08-01 (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).
  6. (Gaztelaniaz) «Cuadrilla Jatorrak: Celedón» Cuadrilla Jatorrak 1999-02-02 (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).
  7. a b c d e f g (Gaztelaniaz) «Celedón, la alegría que baja del cielo (Vídeo de la primera bajada de Celedón)» Historias de Vitoria-Gasteiz (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  8. (Gaztelaniaz) «Fallece Jesús Jiménez, uno de los creadores de Celedón» Diario de Noticias de Navarra 2019-10-16 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  9. (Gaztelaniaz) «Fallece José María Sedano» EITB 2015-02-04 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  10. (Gaztelaniaz) «Emotiva despedida a Jose María Sedano» Diario de Noticias de Álava 2015-02-06 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  11. (Gaztelaniaz) «Fallece José María Sedano, vitoriano de pro y cronista de la ciudad» El Correo 2015-02-04 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  12. (Gaztelaniaz) «Medalla de oro a José María Sedano» El Diario Vasco 2015-03-18 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  13. (Gaztelaniaz) «Fallece Jose Mari Sedano: Celedón de Oro, locutor y, sobre todo, Babazorro» Gasteiz Hoy 2015-03-15 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  14. (Gaztelaniaz) «Fallece Luis Mari Sánchez Íñigo, uno de los creadores de Celedón» EITB 2021-10-09 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  15. (Gaztelaniaz) «Fallece en Gasteiz Luis Mari Sánchez Iñigo, el último de los creadores de Celedón con vida» Naiz 2021-10-09 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  16. (Gaztelaniaz) «Agur al último padre de Celedón» Diario de Noticias de Álava 2021-10-09 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  17. (Gaztelaniaz) «Adiós a un vitoriano esencial» El Correo 2021-10-09 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  18. (Gaztelaniaz) «Fallece Luis Mari Sánchez Íñigo, último creador de Celedón y alma del belenismo alavés» El Diario Vasco 2021-10-09 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  19. (Gaztelaniaz) «Muere Amado López de Ipiña, uno de los creadores de la bajada de Celedón» Diario de Noticias de Álava 2014-01-13 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  20. (Gaztelaniaz) «Fallece Amado López de Ipiña, fundador de la Bajada de Celedón» Gasteiz Hoy 2014-01-13 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  21. (Gaztelaniaz) «Muere José Luis Madinabeitia, uno de los impulsores de Celedón . El Correo» El Correo 2016-02-08 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  22. (Gaztelaniaz) «Fallece José Luis Madinabeitia, uno de los creadores de Celedón» Gasteiz Hoy 2016-02-08 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  23. (Gaztelaniaz) «Mikel Delika recibe el Celedón de Oro» Gasteiz Hoy 2021-09-23 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  24. (Gaztelaniaz) ««¿Te acuerdas de ‘Pepito’ y su caída?»» El Correo 2017-08-04 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  25. (Gaztelaniaz) «Celedón: Una tradición que evoluciona» Gasteiz Hoy 2021-08-03 (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).
  26. (Gaztelaniaz) «Celedón se entera por la prensa de su nuevo paraguas» Gasteiz Hoy 2012-05-21 (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).
  27. (Gaztelaniaz) «Celedón llevará paraguas verde en honor a la Green Capital» Diario de Noticias de Álava 2012-07-09 (Noiz kontsultatua: 2024-08-04).
  28. (Gaztelaniaz) «Celedón cambiará el paraguas negro por el verde» EITB 2012-07-10 (Noiz kontsultatua: 2024-08-04).
  29. (Gaztelaniaz) «Celedón despliega su paraguas verde en La Blanca» El Correo 2012-08-05 (Noiz kontsultatua: 2024-08-04).
  30. (Gaztelaniaz) «Celedón, con paraguas morado, rechaza cualquier ataque sexista y machista» Diario de Noticias de Álava 2018-08-02 (Noiz kontsultatua: 2024-08-04).
  31. (Gaztelaniaz) «El paraguas de Celedón no siempre fue azul marino» El Correo 2018-08-03 (Noiz kontsultatua: 2024-08-04).
  32. «Eraso sexistarik gabeko jaiei ongietorria egin diete Gasteizen» EITB 2018-08-04 (Noiz kontsultatua: 2024-08-04).
  33. (Gaztelaniaz) «Vitoria-Gasteiz hierve con la bajada de Celedón 2018» Gasteiz Hoy 2018-08-04 (Noiz kontsultatua: 2024-08-04).
  34. (Gaztelaniaz) «¡¡Estalla la fiesta!!» Diario de Noticias de Álava 2022-08-04 (Noiz kontsultatua: 2022-08-06).
  35. (Gaztelaniaz) «Vitoria recupera la normalidad: 50.000 almas celebran con Celedón la fiesta bajada del cielo tres años después» El Diario 2022-08-04 (Noiz kontsultatua: 2022-08-06).
  36. (Gaztelaniaz) «Celedón vuelve a bajar al balcón de la Virgen Blanca: "¡Os echaba de menos!"» EITB 2022-08-04 (Noiz kontsultatua: 2022-08-06).
  37. «Iñaki Kerejazu izango da Zeledon berria» Alea 2023-12-12 (Noiz kontsultatua: 2024-08-04).
  38. (Gaztelaniaz) «¿Quién es Iñaki Kerejazu, el nuevo Celedón?» Gasteiz Berri 2023-12-12 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  39. (Gaztelaniaz) «¿Quién es Iñaki Kerejazu?» El Correo 2023-12-12 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  40. (Gaztelaniaz) «Iñaki Kerejazu será el próximo Celedón» Gasteiz Hoy 2023-12-14 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  41. (Gaztelaniaz) «Los blusas y neskas confirman a Iñaki Kerejazu como nuevo Celedón» Diario de Noticias de Álava 2023-12-14 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  42. (Gaztelaniaz) «Iñaki Kerejazu, nuevo Celedón hasta 2028» El Correo 2023-12-12 (Noiz kontsultatua: 2024-08-04).
  43. (Gaztelaniaz) «¿Ya te has aprendido la letra en euskera de la canción de Celedón?» El Correo 2015-07-29 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  44. «Zeledon: "Aurten, euskaraz abestuko dut lehen aldiz kantaren leloa"» Alea 2015-08-01 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz