iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Zabaltza_(Etxauribar)
Zabaltza (Etxauribar) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Zabaltza (Etxauribar)

Koordenatuak: 42°46′03″N 1°48′23″W / 42.7676314°N 1.8063225°W / 42.7676314; -1.8063225
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Etxauribarreko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zabaltza».
Zabaltza
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Zabaltzako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaEtxauribar, Iruñerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Zabalza <> Zabaltza[1]
AlkateaMarina Mejías Jiménez
(AIZ)
Posta kodea31174
INE kodea31262
Herritarrazabaltzar
Geografia
Koordenatuak42°46′03″N 1°48′23″W / 42.7676314°N 1.8063225°W / 42.7676314; -1.8063225
Azalera14 km²
Garaiera501 metro
Distantzia16 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria289 (2023:  −8)
alt_left 137 (%47,4)(2019) (%55,4) 160 alt_right
Dentsitatea20,64 bizt/km²
Zahartzea[2]% 27,66
Ugalkortasuna[2]‰ 83,33
Ekonomia
Jarduera[2]% 89,19 (2011)
Desberdintasuna[2]% 0 (2011)
Langabezia[2]% 8,51 (2013)
Euskara
Euskaldunak[3][4]% 16,20 (2018: %3,83)
Zabaltza 21-6-12

Zabaltza[5] ([s̻aβalts̻a]) Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da, Etxauribarrean kokatua, Iruñeko merindadean. 295 biztanle zituen 2014. urtean. Iruñetik 16 kilometro mendebaldera dago.

Iruñeko metropoli eremuko beste hainbat herritan bezala, Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zabor bilketaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz.

Zabaltzako Arraitza herria, errepidetik ikusia.

Zabaltza honako kontzejuek osatzen dute: Arraitza, Ubani eta Zabaltza.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zabaltzak mugakide ditu Ziritza eta Etxauri iparraldean, Zizur Zendea ekialdean, Etxarri eta Bidaurreta mendebaldean, eta Beraskoain eta Gares hegoaldean.

Zabaltza udalerria XIX. mendeko erreformen ondorioz sortu zen. 1846. urtea arte Zabaltza Etxauriko ibarreko kontzeju guztiekin batera Etxauribarraren zati zen. 1846ko birmoldaketaren ostean, ibarraren batasun administratiboa hautsi zen, eta kontzejuak udalerri independente bihurtu ziren. Zabaltza eta Ubaniko kontzejuek Zabaltza udalerria osatu zuten; lehen kontzejuaren izena mantendu zen, Ubanik baino biztanle gehiago eta garrantzi handiagoa zituelako.

1938an Zabaltzak Arraitza udalerria anexionatu zuen. Udalerriaren izenak Zabaltza izaten jarraitu zuen arren, udaletxea Arraitzan kokatu zen.

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroa Garaiko parke eolikoak»

Zabaltzako Arraitza kontzejuaren mugetan, Erreniega mendilerroan, EHN enpresak eraikitako Hiriberri parke eolikoa dago. Ezarritako potentzia 19,80 megawatt da. Parkearen jabea Acciona da, gaur egun.

Etxe berriak eraikitzen.
Zabaltzako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

1940tik aurrera, Arraitzako biztanleria ere sartu da, Zabaltzak anexionatu egin zuen eta. 2008ko erroldan jasota dagoenez, Espainiaz kanpoko etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren % 0,50 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

  • HELBIDEA: Kontzejuko Plaza, 1 (Arraitza kontzejua)

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken agintaldietan, Zabaltzako alkatea Agrupación Independiente Zabalza (AIZ) taldeko kideen artean aukeratu da. 2007an Alfredo Izko Rezusta hautatu zuten, eta taldeak udaleko bost ordezkariak lortu zituen. Boto baliogabeak bi izan ziren (emandako boto guztien % 1,63), eta boto zuriak bost izan ziren (% 4,13). Abstentzioa % 28,07 izan zen.

Zabaltzako Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Francisco Jesus Erripodas Uritz (AIZ) 73 Bai
Alfredo Izko Rezusta (AIZ) 59 Bai
Maria Aranzazu Arbizu Irunberri (AIZ) 50 Bai
Rosa Teresa San Martin Rezusta (AIZ) 46 Bai
Emilio Itzu Aizkorbe (AIZ) 38 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ere AIZ izan zen garailea (6 zinegotzi), eta Marina Mejías Jiménez aukeratu zuten alkate. Urte horretan NaBai 2011ko zerrenda ere (zinegotzi bat) aurkeztu zen.[6]

Hauek izan dira Zabaltzako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
1979 1983
1983 1987
1987 1991
1991 1995
1995 1999
1999 2003
2003 2007
Alfredo Izko Rezusta 2007 2011 Agrupación Independiente Zabalza
Marina Mejias Jimenez 2011 2015 Agrupación Independiente Zabalza
2015 2019
Marina Mejias Jimenez 2019 Jardunean Agrupación Independiente Zabalza[7]

Azpiegitura eta garraioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Pamplonesa autobus konpainiak Zabaltza Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legean ezarrita dagoenez, Zabaltza eremu mistoko udalerria da. Beraz, hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira. 2001eko erroldan, herritarren % 12,42k zekien euskaraz.

2009ko urtarriletik, udalerriaren izen ofiziala Zabalza <> Zabaltza da (Zabaltza euskaraz, Zabalza gaztelaniaz).[1]

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zabaltzako jai nagusia abuztuaren 15ean da, Andre Maria Jasokundearen egunean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa