Yoshitomo Nara
Itxura
Yoshitomo Nara | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hirosaki, 1959ko abenduaren 5a (64 urte) |
Herrialdea | Japonia |
Talde etnikoa | japoniarra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Aichi Prefectural University of Fine Arts and Music (en) Kunstakademie Düsseldorf (en) Aomori Prefectural Hirosaki High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa alemana japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, argazkilaria, musikaria, grabatzailea, ilustratzailea, installation artist (en) eta arkitektura proiektuen marrazkilaria |
Lantokia(k) | Düsseldorf eta Tokio |
Enplegatzailea(k) | Kawaijuku Educational Institution (en) Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen Musashino Art University (en) |
Kidetza | IT PARK (en) |
Mugimendua | Pop Artea Superflat (en) |
Genero artistikoa | erretratua |
Yoshitomo Nara (japonieraz: 奈良 美智 Nara Yoshitomo , Hirosaki, Aomori, 1959ko abenduaren 5a) japoniar artista garaikidea da. XX. mendearen amaierako arte garaikideak eman dituen izen esanguratsuetako bat da, eta identifikagarriak dira haren koadroetan agertu ohi diren neskatila begi handiak. Japonia iparraldean jaio, arte ikasketak egin, eta berriz ere arte ikasketak egitera jo zuen Alemaniara —Dusseldorfera lehenik, eta Koloniara ondoren—, alemanez ez jakin arren. Neoespresionismoaren puntako izen ziren hainbat artista izan zituen irakasle han, eta, dioenez, leherketa betean aritu zen koadroak pintatzen, bata bestearen atzetik, haurtzaroan izandako bakardade sentsazio ez beti garratza gogoan hartu nahirik.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Yoshitomo Nararen Europako lehen erakusketa handia antolatu du Bilboko Guggenheim museoak» Berria 2024-06-27 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |