iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Xabier_Santxotena
Xabier Santxotena - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Xabier Santxotena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Santxotena

(2022)
Bizitza
JaiotzaBozate1946ko urriaren 5a (78 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta eskultorea

Xabier Santxotena Alsua (Bozate- Arizkun, Nafarroa, 1946ko urriaren 5a) agote jatorriko eskultore, sukaldari, poeta eta arte ikertzailea. Gaur egun bere jaioterrian Santxotena Museoa du.

Xabier Santxotenaren eskultura Elizondoko Abesbatzak Aita Donostiari eskainita.

Xabier Santxotena Alsua artisau-agote familia baten altzoan jaio zen. Txikitatik haren aitarekin eta aitonarekin zura lantzeko teknikak ikasi zituen. Familian ere euskal mitologiarekiko eta izadiarekiko kezka jaso zuen. Hamahiru urteak bete arte, Hondarribia eta Altsasuko Kaputxinoetan ibili zen ikasten, eta bi urte geroago Iparraldeko mugan hasi zen lanean.

Soldaduska amaitutakoan, sukaldaritza ikasketak egin zituen.[1] Zumarragan jatetxea bat jarri zuen eta han Jorge Oteiza ezagutu zuen, Arantzazun apostoluak jartzen ari zenean, 1970ean alegia; Orioko eskultoreak, Santxotenaren zurezko lan batzuk ezagutuez gero, eskultura munduan sakontzeko eta berezko estiloa lantzeko animatu zion. Bere ikaslea bihurtu zen alegia. Horretaza gain, 1973-1976 urteen artean Gasteizko arte eta lanbide eskolan harria lantzen (harrizko tailua) ikasi zuen eta, Aurelio Rivasen ikaslea izango zen.

Geroztik bere estiloa garatzen juan izan da, oinarrizkoaren eta kultuaren artean, naturalaren eta leunduaren artean. Obreen sortak sortu izan ditu hau da, gai berdineko obrak sortu ditu hauen arteko erlazioa batekin familien antzera. Lantzen dituen gaien artean aurkitu ditzakegu euskal mitologia, pilota, iruinarriak edota Gernikako bonbardaketa. Normalean bere lanak zurean eginak daude bere jatorri agotearen ondorioz. Horretaz aparte, Oteizaren eraginaren ondorioz beste materialak erabili izan ditu ala nola, brontzea eta altzairua.

Eskulturaz gai beste lan batzuetan aritu da bere bizitzan. Olerkiak idatzi izan ditu eta azken urteetan agoteen historian eta memorian lan egin du elkarrizketak eginez eta, bere lanetan agote jatorri honi garrantzia emanez. 2018an Josu Legarreta Bilbao idazlearekin batera "El orgullo de ser Agote" liburua argitaratu zuen Agoteen historia jorratuz. Gaur egun Arabako Artziniegan bizi da.

Santxotenak hiru museu bultzatu ditu:

  • 2003an, Bozaten ere bai, Santxotena Museoan, artea eta euskal mitologia uztartzen dituen parke eskultorikoa sortu zuen. Parkean haren obra nagusia bildu du. Museo honetako obrak monumentalak dira eta, orokorrean zura, altzairua, brontzea, eta hormigoia lantzen ditu bere obretan.
  • 2010ean Artziniegan (Araban) museo-tailerra sortu zuen: han hasten den lana bertan bukatu egiten da eta bertan erakusten da. Erakutsitako obra dimentsio handikoa da. Museo hoenkin bere lan egiteko era erakusten du bozetoak eta eskultura baten prozesu guztia erakutsiz.

Obrak eta etapa artistikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975ean eginen ditu bere lehenengo serieak edo berak deitzen dituen modura familiak. Lehen serei hauen artean aurkitu ditzakegu, Homenaje a los poetas, Homenaje a la pelota eta Menhires. Geroago 80eko hamarkadan pieza berriak argitaratu eginen ditu Picassoren Gernika koadroaren omenez. Horretaz aparte, musikari omenaldi bat eginez Irrintzi deituriko hiru piezetako serie bat eginen du 1981an. 90eko hamarkadan Euskal Herria osoan zehar exposizioak egin zituean.

Edorta Kortadiren hitzetan Xabier Santxotena estilo soileko eta poetikoko eskultorea da eta, honen obrak organiko-denaren, arrazional-denaren, errealitatearen eta surrealismoaren, primitibo-denaren eta kultu-denaren, natural-denaren eta leundu-denaren artean tentsiodun eta inbrikatutako eskultura batetik pasatzen da.

Bibliografía

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legarreta Bilbao, J., & Santxotena Alsua, X. (2018). El orgullo de ser Agote (1.a ed.). EREIN ARGITALETXEA.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]