Xabier Navarro
Xabier Navarro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alegia, 1963 (60/61 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | disko-ekoizlea eta soinu-ingeniaria |
Xabier Navarro Etxeberria, Jota ezizenez ezaguna (Alegia, 1963) euskal soinu teknikaria da.
Hastapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980an elektronika munduan barneratzen hasi zen, eta orduantxe eman zituen soinuaren munduan lehen urratsak: 5 mikrotarako nahaste-mahai bat fabrikatuz, hain zuzen ere. Urte berean, lehen sonorizazioa ere egin zuen: artean oso ezaguna ez zen Jotakie taldearen kontzertu batean izan zen. Gero zuzeneko emanaldietan aritu zen, zenbait enpresatan laguntzaile gisa. 1986ean bere lehen grabazio-ikasketak egin zituen Madrilen,[1] eta handik bueltan bere lehen estudioa prestatu zuen Tolosako Amarotz auzoan, 8 pistatako grabagailu batekin.[2]
Egin Irratiko garaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]90. hamarkadan Egin Irratian aritu zen soinu teknikari; bertan esatari ere aritu zen, "Triki not dead" saioa eramanez ("Igande eguerdiko erromeria", 1996-98 artean);[3] garai hartan izan zen trikitixaren gorakadaren bultzatzaile nagusietako bat izan zelarik.[4] Euskarri analogikoetatik digitalerako trantsizioaren hastapenak ziren, eta bertan ezagutu zituen lehen CD erreproduktoreak; baita gerora bere bikotea izango zen Maribi Ugarteburu ere.[5]
Amorototik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jotak ezin konta ahalako musika taldeak sonorizatu eta grabatu ditu. Bestalde, Bilboko Kafe Antzokia 1995ean ireki zenetik bera izan da zuzeneko emanaldietako soinu-arduraduna.[6] Modu bolondresean ere sarri aritu da, hala nola Arrakala Irratiko (Lekeitio) gailuen konponketa eta mantenuan, edo interesa duen jendeari "zuk zeuk egin" metodoaren tailerrak emanez.[7][8]
Egun Amoroton bizi da, Goiogane baserrian; etxeko kortan, 1999 urtean, Musikorta soinu estudioa muntatu zuen[6] Etsaiak taldeko Paul Erdoziarekin batera.[9] 2016ean Xoxoa diskoetxe historikoan Jean Phocasek erabilitako mahai analogikoa berreskuratu eta konpondu zuen, bere grabazio tresna nagusi bihurtuz.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Xabi Navarro 'Jota' (soinu teknikaria): "Mahai honen tripetatik sortu dira talde askoren kantuak" - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2018-06-01 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
- ↑ «Nor Gara» Altzoa Ostatua (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
- ↑ «Soinuaren hotsa - HIZTEGIA» trikitixa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
- ↑ Lasa Zuzuarregi, Gurutze. (2020). EUSKAL KULTURAREN HIBRIDAZIO PROZESUAK: TRIKITIXAREN KASUAREN AZTERKETA. EHU - Doktore tesia.
- ↑ elkartea, AZTIBEGIA. (2018-11-28). «#AgurInfo7 EGIN Irratiko #perlak berreskuratzen» info7 irratia (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
- ↑ a b «Gu» Altzoa Ostatua (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Faire, Bilbao Maker. (2013-06-08). «Meet The Makers: Xabier Navarro “Jota” DIY elektronika, sintetizadoreak eta soinua» Bilbao Maker Faire (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
- ↑ (Portugesez) «Hirikilabs How To Make #4 // MUSIKORTA // Audio Tunning» pt.slideshare.net (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Musikorta | Musika Master. (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).