Gaia: Euskal Wikipediak duen azala aldatu, moldatu edo berritu behar dela entzun da, nire iritzia ere berau delarik. Ez momentu honetako gaizki dagoelako, hobetu daitekeelako baizik. Beraz, interesgarria litzateke aukera bat baino gehiago izatea, bozkatzean ere errazagoa izango baita. Horretarako, nahikoa iruditzen zait 14 eguneko epea, proposamen gehiago bildu edo daudenak hobetzeko.
Lankide:Barrie/Azala Baliteke edukia edo itxura hobetu behar izatea, baina azalduko diren atalak ongi adierazten dituela iruditzen zait.
Gehiago gustatzen zait hau. Hala ere, gauzatxu batzuk aldatuko nituzke: goiko atarien zerrendetan gehienak ez direnez existitzen, sortu arte, kategorietara lotu, atarietara lotu beharrean, (azalean lotura gorririk ez egoteko) eta "beste hizkuntzetako wikipediak" atala ezabatuko nuke eta artikulu normaletan bezala beste hizkuntzetako azaletara loturak sortuko nituzke. Horretaz gain asteko artikulua sortuko nuke. --Pello, bota 14:53, 1 Uztaila 2006 (UTC)
Bien artean argiena iruditzen zait, lehen begiratuan datu interesgarri ematen dituena (eguna, kategoriak, urteurrenak, artikulutxo bat...) Zerbait aldatzekotan, izenburuen kolorea grisa izan beharrean, kolore alai eta biziagoa emango nioke, ad: Urteurrenak edo Urteurrenak --josugoni (hemen idatzi) 15:20, 26 Ekaina 2006 (UTC)
Itxura aldetik gehiago gustatzeaz gain, kategorietan zehar nabigatzeko errazagoa dela iruditzen zait. Hala ere, bi azalak ondo daudela ikusirik, ongi legoke, Barrieren azalean dauden bilaketa eta "bazenekien..." taula TXiKiren azalean jartzea --Aiol 10:34, 30 Ekaina 2006 (UTC)
Nik honegatik bozkatzen dut, nahiz eta Aiolek esan bezala ondo legoke zerbait hartzea Barriek egindakotik. -Theklan 23:44, 2 Uztaila 2006 (UTC)