Visual Basic
Visual Basic | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1991 |
Ezaugarriak | |
Euskarria | Microsoft Windows |
Programazio paradigma | Objektuetara bideratutako programazioa, gertaeretara zuzendutako programazioa eta procedural programming (en) |
Irakur dezaka | VisualBasic Project (en) , VisualBasic Form (v3.x) (en) eta VisualBasic Form (v6.0) (en) |
Idatz dezake | ActiveX License Package file (en) , VisualBasic Project (en) , VisualBasic Form (v3.x) (en) , VisualBasic Form (v6.0) (en) eta Visual Basic Binary Form file (en) |
Deskribapena | |
Oinarritua | QuickBASIC (en) |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Microsoft (mul) |
learn.microsoft.com… |
Visual Basic Alan Cooperrek Microsoftentzat garatutako programazio-lengoaia da. BASIC lengoaia erabiliz interfaze grafikoa duten aplikazio informatikoak garatzea ahalbidetzen du. Lehenengo bertsioa 1991.urtean plazaratu zen
Bere inplementazioa ez da oso eraginkorra, baina aplikazio batzuk beste lengoaia batzuetan baino modu azkarrago eta errazagoan egiten laguntzen du. Ez du ordenagailu baten barneko arkitekturaren ezagutzarik eskatzen apenas, eta hasiberriek erabili ohi dute. Ez da oso gomendagarria proiektu handiekin lanean ari diren profesionalentzako, ezta ere aplikazio konplexuak garatu nahi dituztenentzako.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interfaze grafikoak sortzeko garapen inguru grafiko da. Programatzaile adituentzako zein hasiberrientzako lengoaia ikasterraza, gertaerei zuzenduta eta aplikazio grafikoak diseinatzeko aproposa. Bere berrikuntzarik nagusiena dll mota bat erabiltzea zen, lehenago vbx izendatzen zen eta geroago ocx. Dll liburutegi honek kontrol bateren funtzionaltasuna eta formularioaren eransketa arina ahalbidetzen du. Bere sintaxia, BASIC-tik eratorria, denboraz zabaldua da lengoaia egituratu berrien ezaugarriak gehitu izan baitzaizkio. Objektuei zuzendutako lengoaiaren ezaugarri batzuk gehitu zaizkio, hala nola polimorfismo interfazeen bidez, formularioak ere objektuak dira baina herentzia ez du onartzen.
Datu-baseak konektatzeko liburutegia du, ADO. Informix, DBase, Access, MySQL, SQL Server, PostgreSQL... datu-baseak onartzen ditu.
VisualBasicen ondorengoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- VBScript Active Server Pages-rentzako (ASP) lehenetsitako programazio-lengoaia da.
- VBA (Visual Basic for Applications) Microsoft Office-ren aplikazioentzako prozedurak (makroak) programatzeko Visual Basic-en hedapena
- Visual Basic.NET, .NET programazio plataformaren osagaia da
Abantailak vs desabantailak
Abantailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Programazio-lengoaia sinplea, beraz ikasterraza
- Formularioak kontrolak arrastatuz erraz diseinatzen dira
- RAD programazio-lengoaia da. Aplikazio txikiak behar dituztenentzako aproposa: enpresa txikiak eta ertainak, tabernak...
- Objektura zuzendutako programazioaren hastapenak ditu
- Kontrol pertsonalizatuak ahalbidetzen ditu
- Interneteko foroetan nonahi dago barari buruzko informazioa
- Windows-en mezuak erabiltzen ahalbidetzen ditu
- Windows-eko kontrol pertsonalizatuen multzo handia gehitu zaio, hori dela eta erabiltzearen interfazea eraikitzekoan lana aurrezten du
- COM eta ActiveX osagaiak onartzen du
Desabantailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Microsoft-en software jabeduna da. Hauek erabakitzen dute lengoaiaren etorkizuna
- Konpiladore bakarra dago, lengoaiaren izena du
- Windows-entzako exekutagarriak sortzen ditu bakarrik
- Beste plataformei esportatzeko modurik ez dago, .NET ez bezala
- Sintaxia zorrotz samarra da
- Exekutagarriak geldoak dira
- Ez du ahalbidetzen behe-mailako programaziorik, ASM kodea gehitzea ere ez
- Exekutagarriak egikaritzeko MSVBVMxy.DLL izeneko DLL-a behar du
- Objektura zuzendutako programazioa ez dago oso garatua beraz programazio eredu honi ez zaio etekin handirik ateratzen
- Lengoaiaren barruan prozesuak maneiatzea ez du onartzen
- Bit mailako eragileak (AND, OR...) ez du onartzen
- Memoria dinamikoa eta estekak ez ditu maneiatzen uzten lengoaiaren barruan
Sintaxia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo mundua adibidea:
Sub Main()
MsgBox "Kaixo, mundua!"
End Sub
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Visual Basicen programazio gidaliburua
- (Gaztelaniaz) Visual Basicen ataria
- (Gaztelaniaz) ElGuille:VisualBasic eta [.NET ]
- (Ingelesez) VisualBasicen adibideak