iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Vigan
Vigan - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Vigan

Koordenatuak: 17°34′30″N 120°23′17″E / 17.575°N 120.388°E / 17.575; 120.388
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vigan Hiri Historikoa1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Calle Crisologo

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 502
Kokalekua  Filipinak
Eskualdea2 Asia-Pazifikoa
Koordenatuak 17°34′30″N 120°23′17″E / 17.575°N 120.388°E / 17.575; 120.388
Izen ematea 1999 (XXIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Vigan (ingelesez: City of Vigan; gaztelaniaz: Ciudad de Vigan; ilokeraz: Siyudad ti Vigan) Ilocos eskualdeko hiria da, Filipinetan. Luzon uhartearen ipar-mendebaldean kokatua dago, Hegoaldeko Txinako Itsasoaren ertzean.

2000ko erroldan, hiriak 43.143 biztanle zituen, 9.193 etxetan. Hiru ibaik inguratzen dute hiria: Abra, Mestizo eta Govantes.

UNESCO erakundeak Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1999an, Asiako espainiar hiri kolonial hoberen gorde dena delako. Bertan, bizimodu eta arkitektura asiarra, batez ere txinatarra, Espainia eta Mexikoko arkitektura eta hirigintzarekin nahastuta agertzen dira.

Juan de Salcedo konkistatzaileak, Ilocosera iristean, base militar bat ezarri zuen egungo Vigan hiritik hurbil. Landaredi oparoa ikusi zuen leku hartan, ugariena biga'a delakoa, bertakoen hitzetan. hortik omen dator hiriaren izena.

Hiria sortzean, ordea, Villa Fernandina izena eman zioten, Filipe II.a Espainiakoaren lehen semearen omenez, Fernando izenekoa. Hiria handitzean, Nueva Segovia elizbarrutiko hiriburu bihurtu zen eta Ciudad Fernandina de Vigan izena hartu. Urteak joan ahala, izena laburtu eta Ciudad de Vigan edo soilik Vigan geratu zen.

Vigan 39 barrio eta barangay delakoetan banatua dago.

  • Ayusan Norte
  • Ayusan Sur
  • Barrio I (Población)
  • Barrio II (Población)
  • Barrio III (Población)
  • Barrio IV (Población)
  • Barrio V (Población)
  • Barrio VI (Población)
  • Barraca
  • Beddeng Laud
  • Beddeng Daya
  • Bongtolan
  • Bulala
  • Cabalangegan
  • Cabaroan Daya
  • Cabaroan Laud
  • Camangaan
  • Capangpangan
  • Mindoro
  • Nagsangalan
  • Pantay Daya
  • Pantay Fatima
  • Pantay Laud
  • Paoa
  • Paratong
  • Pong-ol
  • Purok-a-bassit
  • Purok-a-dakkel
  • Raois
  • Rugsuanan
  • Salindeg
  • San José
  • San Julián Norte
  • San Julián Sur
  • San Pedro
  • Tamag
  • Barrio VII
  • Barrio VIII
  • Barrio IX (Cuta)

Herritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]