Victoria Sendón de León
Victoria Sendón de León | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Victoria Sendón de León |
Jaiotza | Alacant, 1942 (81/82 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta filosofoa |
Victoria Sendón de León (Alacant, 1942ko martxoaren 14a) filosofo, aktibista feminista eta idazle espainiarra da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alacanten jaio zen 1942an. Ama bilbotarra zuen eta aita Santiago de Compostelakoa.[2] Madrilen hazi eta ikasi zuen Filosofian lizentziatuta Unibertsitate Konplutentsean . 2015ean Sevillako Unibertsitatean doktoretza lortu zuen Una civilización de referencia y su crisis sistémica tesiarekin.[3] 60ko eta 70eko hamarkaden artean, Madrilgo eta Kataluniako bigarren hezkuntzako hainbat ikastetxetan filosofiako irakasle gisa irakasten aritu zen, idazlanak argitaratzen zituen bitartean.[4]
Sendón Espainiako feminismoan Internet komunikazio bide gisa erabiltzerakoan aitzindari izan zen.[5] 1997an Mujeres en Red espazio feminista digitala sortu geroztik kolaboratzailea izan zen.[6] 2000. urtean ¿Qué es el feminismo de la diferencia? (Una visión muy personal) bere testu historikoetako baten bertsio elektronikoa argitaratu zuen.[7] 2005ean Casandra bloga sortu zuen. [8] Bertan argitaratu zituen 2014ra arte aldian-aldian ikuspegi kritiko feminista eta sozialetik egiten zituen hausnarketak. Bestelako hedabideetan ere kolaboratzaile aritua da: Rebelión,[9] Eldiario.es,[1] Tribuna Feminista.[10]
Aktibista feminista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktibista feminista, 1974an, Mujeres Universitarias taldean sartu zen eta handik gutxira Seminario Colectivo Feministaren sorkuntzan parte hartu zuen bertan Cristina Alberdi, Paloma Saavedra, Marisa Goñi eta Carmen Sarmiento-rekin batera . Lidia Falcónek sortutako Vindicación aldizkariko kolaboratzaile izan zen eta 80ko hamarkadaren hasieran Bartzelonan Dones en Lluita aldizkarikoa ere, hiriko mugimendu feministaren kide izatera iritsi zelarik.
1981ean bere lehen liburua argitaratu zuen: Sobre, diosas, amazonas y vestales utopías para un feminismo radical. 1982an Bilbora joan zen bizitzera eta bere jardun profesionala gidoilari eta ikus-entzunezko komunikabideen zuzendari lanetan zentratu zuen. Instituto de la Mujer erakundearekin lankidetzan aritu zen hezkidetza programetan eta Espainiako Telebistan. 1986an argitaratu zuen izen bereko liburuko La España Herética programako gidoilaria izan zen. [11] 1992an El mundo que viene telesailaren gidoia idatzi eta zuzendari izan zen (Canal Sur), Emakumeentzako Andaluziako Institutuak eskatuta.[12]
90eko hamarkadan Ágora elkarte feministako kide izan zen. [13] Taldearen hausnarketen ondorioz, 1994an Feminismo holístico: de la realidad a lo real liburu kolektiboa argitaratu zuten. Garai horretan Sendónek maiz bidaiatu zuen Latinoamerikara eta bertan mintegietan parte hartu zein konferentziak eman zituen, batez ere Mexikon, Argentinan, Txilen eta Kolonbian. Aldi honetan sortutako hausnarketak Marcar las diferencias (2002) eta Mujeres en la era global ( 2003) liburuetan argitaratu zituen.
2006an, sortu zuen baita zuzendari lanetan aritu, ikuspegi integratzaileko erakunde humanista feminista, laikoa eta ekofeminista gisa definitu zuen Matria Fundazioa. Urte berean argitaratu zuen Matria: el horizonte de lo posible. 2014ean pentsamendu estereotipatuarekin hausteko harturiko konpromiso aktiboaren ondorioz, agertu zen aldizkari batean bularrak erakutsiz ustezko Femen ekintzaile balitz bezala:[14][15]
« | "Ez silikonarik, ez botoxik, ez abdominalik, grabitatearen legearen ekintza saihestezinak orbainatuta eta markatuta. Zein patetikoa! Baina ez, hara! Nire adinean ez diot inolako garrantzirik ematen horri eta askoz ere gehiago eskertzen dut garai bateko izpiritu gazte berarekin hona iritsi izanak eta hilkorra naizela onartuz, silogismoaren Sokratesen antzera. Berri onak! (...) Femen kide bat gehiago izateak ez du soilik esan nahi eme izatea, sinbolikoki femeninoa eta emakumea izatea, baizik eta –eta batez ere– erradikalki feminista izatea Amazonen bertsioan. Iraultza orainaren ateari joka ari da". | » |
—Victoria Sendón de León |
2017tik 2019ra Podemos-Ahal Duguko Zirkulu Garden-eko kide izan zen, 50 urtetik gorako emakumeak biltzen zituena, 2017an alderdiko Kontseiluan zirkulu sektorialak ordezkatzeko hautagai gisa aurkeztu zen.[2]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aborto / Cristina Alberdi, Victoria Sendon de León (1977) - Bartzelona: Bruguera [16]
- Sobre, diosas, amazonas y vestales utopías para un feminismo radical (1981) Madril: Zero [17]
- La España herética (1986) Icaria arg.[18]
- Más allá de Ítaca. Sobre complicidades y conjuras (1988) Icaria arg.[19]
- Agenda Pagana (1991) Horas y horas arg.[20]
- Feminismo holístico: de la realidad a lo real (1994) Cuadernos de Ágora. Icaria arg.[21]
- ¿Qué es el feminismo de la diferencia? (Una visión muy personal)" (2000) Mujeres en Red (formatu elektronikoa)
- Marcar las diferencias: discursos feministas ante un nuevo siglo (2002) Icaria arg.[22]
- Mujeres en la era global: contra un patriarcado neoliberal (2003) Icaria arg.[23]
- Matria: el horizonte de lo posible (2006) Siglo XXI arg.[24]
- La diferencia creadora: Itinerario vital de las vanguardias (2014) Institució Alfons el Magnànim[25]
- Devenir Nómade. Movimientos Sociales y Feminismos, 57-90 orr. Sin género de dudas. Logros y desafíos del feminismo hoy (2015) Rosa María Rodríguez Magda Biblioteca Nueva arg.[26]
- La barbarie patriarcal: de Mad Max al neoliberalismo salvaje (2019) Ménades arg.[27]
Dokumentalak eta telesailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tu también puedes elegir.- Madril: Emakumeentzako Institutua, [198? ]
- Casa de Juntas de Guernika. -Bilbo, 1982
- El caserío vasco.-Bilbo, 1982
- El mundo que viene. 13 kapituluko telesaila. 1992. Canal Sur
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Victoria Sendón de León» www.eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Victoria Sendón de León» Vistalegre 2 (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) León, Victoria Sendón de. (2015). Una civilización de referencia y su crisis sistémica. Universidad de Sevilla (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) PeoplePill. «About Victoria Sendón de León: Spanish feminist philosopher (1942-) | Biography, Facts, Career, Wiki, Life» PeoplePill (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ «Hackeando el patriarcado: La lucha contra la violencia hacia las mujeres como nexo. Filosofía y práctica de Mujeres en Red desde el ciberfeminismo social.» www.mujeresenred.net (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ «Victoria Sendón de León - Mujeres en Red. El periódico feminista» www.mujeresenred.net (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ «LAS GUERRAS CONTRA LAS MUJERES- Mujeres en Red» www.nodo50.org (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Casandra» victoriasendon.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Victoria Sendón de León – Rebelion. (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Victoria Sendón de León | Tribuna Feminista. (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Director, Cartas al. (1986-08-29). «'La España herética'» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Molina, Margot. (1992-09-29). «Canal Sur presenta una serie sobre la mujer y el trabajo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ Transformando la sociedad. Historia del Forum Feminista María de Maeztu.[Betiko hautsitako esteka] 153. or.
- ↑ «Revista FUSION - VICTORIA SENDON. FILOSOFA. EN BUSCA DE LA MUJER» www.revistafusion.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pérez-Hern, Carles Gámez y Cristina; o. (2014-02-02). «Testigos del cambio de rol de la mujer de los 70 | Actualidad, Moda» S Moda EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ Alberdi, Cristina.. (1977). Aborto. (1. ed. argitaraldia) Bruguera ISBN 84-02-05344-0. PMC 4133750. (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ Sendón de León, Victoria.. (1981). Sobre diosas, amazonas y vestales : utopías para un feminismo radical. Zero ISBN 84-317-0540-X. PMC 9196552. (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ Sendón de León, Victoria.. (1986). La España herética. (1. ed. argitaraldia) ICARIA ISBN 84-7426-120-1. PMC 17908166. (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) León, Victoria Sendón de. (1988). Más allá de Itaca: sobre complicidades y conjuras. Icaria Editorial ISBN 978-84-7426-140-0. (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ Sendón de León, Victoria. (D.L. 1991). Agenda pagana. Horas ISBN 84-87715-08-7. PMC 1123003551. (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) León, Victoria Sendón de. (1994). Feminismo holístico: de la realidad a lo real. Icaria Editorial ISBN 978-84-605-0763-5. (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) León, Victoria Sendón de. (2002). Marcar las diferencias: discursos feministas ante un nuevo siglo. Icaria Editorial ISBN 978-84-7426-611-5. (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ Sendón de León, Victoria.. ([2003]). Mujeres en la era global : contra un patriarcado neoliberal. Icaria Editorial ISBN 84-7426-675-0. PMC 54041563. (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ Sendón de León, Victoria.. (2009). Matria : el horizonte de lo posible. Siglo XXI ISBN 9788432312700. PMC 847580805. (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ Sendón de León, Victoria,. La diferencia creadora : itinerario vital de las vanguardias. ISBN 978-84-7822-665-8. PMC 911035113. (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ León, Victoria Sendón de. (2015). «Devenir nómade: movimientos sociales y feminismos» Sin género de dudas: logros y desafíos del feminismo hoy, 2015, ISBN 9788416345939, págs. 57-90 (Biblioteca Nueva): 57–90. ISBN 978-84-16345-93-9. (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
- ↑ Sendón de León, Victoria.. (2019). La barbarie patriarcal : de Mad Max al neoliberalismo salvaje. Ménades ISBN 978-84-120566-6-2. PMC 1141037294. (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).