Victor Fleming
Victor Fleming | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pasadena, 1889ko otsailaren 23a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Cottonwood, 1949ko urtarrilaren 6a (59 urte) |
Hobiratze lekua | Hollywood Forever Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea, argazki-zuzendaria, errealizadorea eta produktorea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
|
Victor Fleming (Pasadena, Kalifornia, 1889ko otsailaren 23 – Cottonwood, Arizona, 1949ko urtarrilaren 6) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendaria izan zen, Oscar sariaren irabazlea.
Mekanikarako sena erakutsia, Allan Dwan zinema zuzendariak kameralari laguntzaile hartu zuen. Berehala zuzendari postua bereganatu zuen Victor Flemingek, zeinek 1919an estreinatu zuen zuzendutako lehendabiziko filma.
Haren film mutu gehienak Douglas Fairbanks aktorentzako abenturak ziren. Western generoa ere jorratu zuen. Hori dela eta, "gizonen zuzendaria" bezala ezagutu zen. Baina emakumeentzako zuzendari eraginkorra zela egiaztatu zen. Izan ere, haren zuzendaritzapean, Vivien Leighek Oscar saria irabazi zuen, Hattie McDanielek bigarren aktorearena, eta Ingrid Bergmanek izendapena jaso zuen.
1932an, Flemingek MGM konpainiarekin sinatu zuen eta estudioko film laudatuenetakoak zuzendu zituen: Red Dust (1932), Bombshell (1933), Reckless (1935) Treasure Island (1934) eta Captains Courageous (1937). Haren film ezagunenak, halere, 1939an egin zituen: The Wizard of Oz eta Gone With the Wind. Nolanahi ere, biak dira ekoizleak gidatutako filmak, eta bietan Flemingek beste zuzendari bat ordezkatu behar izan zuen.
Filmografia hautatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joan of Arc (1948)
- Adventure (1945)
- A Guy Named Joe (1943)
- Tortilla Flat (1942)
- Dr. Jekyll and Mr. Hyde (1941)
- Gone with the Wind (1939)
- The Wizard of Oz (1939)
- The Great Waltz (1938) (kredituetan agertu gabe)
- Test Pilot (1938)
- Captains Courageous (1937)
- The Good Earth (1937) (kredituetan agertu gabe)
- The Farmer Takes a Wife (1935)
- Reckless (1935)
- Treasure Island (1934)
- Bombshell (1933)
- The White Sister (1933)
- Red Dust (1932)
- The Wet Parade (1932)
- Around the World in 80 Minutes with Douglas Fairbanks (1931)
- Renegades (1930)
- Common Clay (1930)
- The Virginian (1929)
- The Wolf Song (1929)
- Abie's Irish Rose (1929)
- The Awakening (1928)
- The Rough Riders (1927)
- Hula (1927)
- The Way of All Flesh (1927)
- Mantrap (1926)
- The Blind Goddess (1926)
- Lord Jim (1925)
- A Son of His Father (1925)
- Adventure (1925)
- The Devil's Cargo (1925)
- Code of the Sea (1924)
- Empty Hands (1924)
- The Call of the Canyon (1923)
- To the Last Man (1923)
- Law of the Lawless (1923)
- Dark Secrets (1923)
- Anna Ascends (1922)
- Red Hot Romance (1922)
- The Lane That Had No Turning (1922)
- Woman's Place (1921)
- Mama's Affair (1921)
- The Mollycoddle (1920)
- When the Clouds Roll By (1919)