Vera Mukhina
Itxura
Vera Ignatievna Mukhina (errusieraz: Вéра Игнáтьевна Му́хина; Riga, 1889ko uztailaren 1aGreg./ekainaren 19aJul. - Mosku, 1953ko urriaren 6a) sobietar eskultorea izan zen.
Rigan jaio zen, merkatari aberatsen familia batean. Beranduago Moskura joan zen bizitzera, eta bertan arte eskolatan hasi zen ikasten, tartean Konstantin Yuonen eta Ilya Maxkoven eskoletan. 1912an Parisera joan zen Académie de la Grande Chaumièreren ikastera, Antoine Bourdelle irakaslearekin. Italian Pizkundeko eskultura ikasi zuen. Bere obrarik ezagunena Langilea eta kolkhoztarra izan zen, 1937ko Parisko Erakusketa Unibertsalan Sobietar Batasunaren pabiloian jarri zena[1][2].
1918an Aleksei Zamkovekin ezkondu zen. 1953an hil zen, bularreko anginaren ondorioz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Clements, Barbara Evans, ed. (1991). Russia's women: accommodation, resistance, transformation. Univ. of California Press ISBN 978-0-520-07024-0. (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
- ↑ «Worker and Kolkhoz Woman to Come Back :: Russia-InfoCentre» www.russia-ic.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).