Víctor Manuel (abeslaria)
Víctor Manuel (abeslaria) | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Víctor Manuel San José Sánchez |
Jaiotza | Mieres, 1947ko uztailaren 7a (77 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ana Belén |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, abeslaria, zinema aktorea, musikagilea eta telebista zuzendaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Sony Music |
victormanuel.es | |
|
Víctor Manuel San José Sánchez (Mieres, Asturias, 1947ko uztailaren 7a) espainiar abeslaria eta disko- eta film-ekoizlea da. Ana Belén abeslari eta aktorearen bikote kidea ere bada.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1960ko hamarraldiaren erdialdean hasi zen profesional gisa kantatzen, Canción protesta mugimenduaren barruan, eta hainbat eta hainbat arazo izan zituen zentsurarekin. Belter etxearekin grabatu zituen lehenengo diskoak: El Enemigo, La Romería, El Abuelo Víctor, Paixarinos edo El Portalín De Piedra. Philips disko etxera joan ondoren zinemarako zaletasuna sortu zitzaion eta antzezle gisa hasi zen Morbo filmean. 1971n Ana Belén antzezle eta abeslariarekin ezkondu zen, eta gerora elkarrekin jardun dira sarritan, kantaldi eta abarretan. Arazoak izan zituen Francoren erregimenarekin, Víctor Manuelek antolatutako antzerki-lan bat Espainiako bandera iraintzeaz salatu zutelarik. 1975ean antzezleen grebarekin bat egin zuen. Hainbat urtetan lanik kaleratu gabe egon ondoren, 1978an CBS etxearekin hasi zen lanean eta Soy Un Corazón Tendido Al Sol lana kaleratu zuen. Izugarrizko arrakasta izan zuen. Ondoren egin zituen Ay Amor (1980) eta Luna (1980). 1986an izugarrizko arrakasta lortu zuen Ana Belénekin batera abesten zuen La Puerta De Alcalá abestiarekin. CBSkin zuen harremana hautsi ondoren, musika eta zinemaren alorretan ibili da. BMG-Ariola etxearekin ¿Qué Te Puedo Dar? (1988), A Dónde Van Los Besos eta Mucho Más Que Dos (1994) lanak kaleratu zituen. 1995ean Blanco y Negro diskoa eman zuen argitara, Pablo Milanés kantariarekin batera. 2008. urtean Víctor Manuelek No hay nada mejor que escribir una canción diskoa kaleratu zuen.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Singleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mucho / Tus cosas (Belter, 1966)
- Un gran hombre / Lejano, lejano (Belter, 1966)
- Y Sorrento empezó / El pueblo / Mi música eres tú / No te lo crees ni tú (Belter, 1966)
- Primer disco / Por caridad / Ninette / Y sin embargo (Belter, 1966)
- El tren de madera / El cobarde (Belter, 1968)
- El mendigo / La romería (Belter, 1968)
- El abuelo Víctor / Paxarinos (Belter, 1968)
- En el portalín de piedra / Ya se escuchan las panderetas (Belter, 1969)
Albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Víctor Manuel (Belter, 1969)
- Quiero abrazarte tanto (Phillips, 1970)
- Dame la mano (Phillips, 1971)
- Al diablo, con amor (Phillips, 1972)
- Víctor Manuel (editado en México) (1973)
- Verde (Phillips, 1973)
- Todos tenemos un precio (Phillips, 1974)
- Cómicos (Phillips, 1975)
- Víctor Manuel en directo (Phillips, 1976)
- Canto para todos (Phillips, 1977)
- Spanien (Amiga, 1977)
- Víctor Manuel 10 (Phillips, 1978)
- Soy un corazón tendido al sol (CBS, 1978)
- Luna (CBS, 1980)
- Ay amor (Sony - CBS, 1981)
- Por el camino (Sony - CBS, 1983)
- Víctor y Ana en vivo (Sony - CBS, 1983)
- El lanzador de cuchillos (Sony - CBS, 1984)
- En directo (Sony - CBS, 1985)
- Para la ternura siempre hay tiempo (Sony - Columbia, 1986)
- Qué te puedo dar (Ion Música / Ariola, 1988)
- Tiempo de cerezas (Ion Música / Ariola, 1989)
- El delicado olor de las violetas (Ion Música / Ariola, 1990)
- A dónde irán los besos (Ion Música / BMG-Ariola, 1993)
- Sin memoria (Ion Música / BMG-Ariola, 1996)
- Cada uno es como es (Ion Música / BMG-Ariola, 1999)
- Vivir para cantarlo (Ion Música / BMG-Ariola, 1999)
- El hijo del ferroviario (Ion Música / BMG-Ariola, 2001)
- El perro del garaje (Ion Música / Sony-BMG, 2004)
- No hay nada mejor que escribir una canción (Ion Música / Sony-BMG, 2008)
Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Víctor Manuel. Los Grandes Artistas. Volumen I (Phillips, 1973)
- Víctor Manuel. Los Grandes Artistas. Volumen III (Phillips, 1973)
- Cosas de Niños (CBS, 1980)
- Víctor Manuel. Grandes éxitos (Phillips, 1976)
- Cándido (TEI) (1977)
- Año tras año (Phillips, 1982)
- Poetas en Nueva York (CBS, 1986)
- Víctor Manuel. Grandes éxitos (CBS, 1988)
- Mucho más que dos (Ion Música / BMG-Ariola, 1994)
- En blanco y negro (Ion Música / BMG-Ariola, 1995)
- El gusto es nuestro (Ion Música / BMG-Ariola, 1996)
- Dos en la carretera (Ion Música / BMG-Ariola, 2001)
- Concierto del Día de Asturias (Fono Astur, 2002)
- Neruda en el corazón (Ion Música / Sony-BMG, 2004)
- Una canción me trajo aquí (Ion Música / Sony-BMG, 2005).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.