iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Umbria
Umbria - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Umbria

Koordenatuak: 42°59′N 12°34′E / 42.98°N 12.57°E / 42.98; 12.57
Wikipedia, Entziklopedia askea
Umbria
Administrazioa
Estatua Italia
HiriburuaPerugia
ProbintziakPerugia
Terni
Udalerriak92
Geografia
Koordenatuak42°59′N 12°34′E / 42.98°N 12.57°E / 42.98; 12.57
Azalera8.456 km²
Demografia
Biztanleria815.000 biztanle (2005)
Dentsitatea96 bizt/km²
www.regione.umbria.it

Umbria Italiako erdialdeko eskualdea da, kostalderik ez daukana. Apenino mendien (ekialdean), Trasimeno aintziraren (mendebaldean) eta Terminillo mendiaren (hegoaldean) artean dago. Tiber ibaiak zeharkatzen du Umbria bestela.

Nekazaritza (olibondoak, mahatsa, garia, garagarra, artoa, patata, behi- eta ardi-azienda) eta industria (altzairugintza, industria kimikoa, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, ehungintza, janari industria) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Indarretxe garrantzitsuak daude Tiber ibaian eta haren adarretan.

Hiriburua Perugia da, eta beste hiri nagusiak Terni, Narni eta Foligno dira.

Iparraldean eta ekialdean Markak, iparraldean eta mendebaldean Toscana eta hegoaldean Lazio eskualde mugakide ditu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]