Udaberri-lore goiztiar
Itxura
Udaberri-lore goiztiar | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Ericales |
Familia | Primulaceae |
Generoa | Primula |
Espeziea | Primula vulgaris |
Udaberri-lore goiztiar edo Sanjose-lore goiztiar (Primula vulgaris) Primulazeo familiako landare loreduna da, jatorriz Europa hego eta mendebaldekoa (Faroe Uharte eta Norvegiatik Portugalera eta ekialderantz Alemania, Ukraina, Krimea eta Balkanetaraino), Afrika ipar-mendebaldekoa (Aljeria) eta Asia hego-mendebaldekoa (Turkiatik Iranera).[1][2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]10-30 cm arteko altuera hartzen duen landare bizikorra da. Hosto erroseta bat dauka eta habitat egokietan gutxi gorabehera hostoiraunkorra da.
Hostoak 5-25 cm luze dira eta 2-6 cm zabal. 2-4 cm-ko diametroa duten usain gozoko loreak ditu. Loreak hori argiak izan ohi dira, baina aldaera zuri eta arrosak ohikoak dira naturan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Flora europaea: Primula vulgaris. (Noiz kontsultatua: 2018-03-11).
- ↑ (Ingelesez) «Primula vulgaris» Germplasm Resources Information Network (Noiz kontsultatua: 2018-03-11).