👨👨👦👦 Biztanleak 309.617 |
🔎 Azalera 19,307 km² |
🌄 Altuera 6 metro |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Tesalonika edo Salonika Greziako bigarren hiri garrantzitsuena da, Mazedonia Zentralean kokatuta dago, Greziako periferietako batean.. Tesalonikan 1.030.338 biztanle daude eta 111. 703 km2 ditu. Vardar errekaren amaieran dago Tesalonika.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tesalonika K.a. 315 . urtean sortu zuen Casandro de Macedoniak. Hiriaren izena, Mazedoniako Casandroaren emazteatik dator, Thessalonikē deitzen zen.
Leku ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aristoteles Plaza: Greziako Tesalonikako hiriko plaza nagusia da eta Nikis etorbidean dago, hau da, hiriaren erdigunean.
- Tesalonikako Dorre Zuria: Itsasoaren aurrean kokatua, Tesalonikako monumentu nagusietako bat da, baita bere ikur ikonografiko garrantzitsu eta ezagunenetako bat ere.
- Galerioren Arkua: Galerioren arkua Tesalonikako gaur egungo Egnatia eta Dimitrios Gounari kalean dago. 298 eta 299 urteen artean eraiki zen.
- Salonikako Museo Arkeologikoa
- San Demetrioren Eliza
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klima mediterraneoa da, neguan hotz handia egiten du eta udan bero handia. Hau, Errusiatik etorritako haizeengatik gertatzen da, hauek tenperaturak asko jasitea eragiten dute. Batzuetan egun osoan egoten dira tenperatura negatiboak.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiria, Aliákmonas, Galikós eta Axios ibaien ibai -ahoan sortzen da, Vardar ibaiaren bukaeran dago hiria. Greziaren bigarren hiri esanguratsuena da. Tesalonika Macedoniaren portu esanguratsuena ere bada.