iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Txikipedia:Somalia
Txikipedia:Somalia - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
11.031.386
🔎
Azalera
637.657 km²
🏙️
Hiriburua
Muqdisho
📷
Argazkiak
ikusi
Bandera

Somaliako errepublika Afrikako ipar-ekialdeko estatua da, eta Afrikako adarrean kokatzen da. 637.657 km karratuko eremua hartzen du, eta, 18.143.378 biztanle ditu gaur egun. Hiri honen hiriburua Muqdisho da. Somaliako alkatea Mohammed Nur da eta presidentea Hassan Sheikh Mohamud.

Kokalekua

Somalia Afrikako Adarrean dago, Ekialdeko Afrikan 2ºS eta 12ºN latitudean eta 41º eta 52º E longitudean artean. Somaliaren mugakideak Kenya eta Etiopia dira, mendebaldean kokatzen dira. Djibuti ipar-mendebaldean eta Indiako ozeano ekialdean dauka. Iparraldean Adengo golkoa 3.025 km-ko itsasertzearekin, Afrika kostalde luzeena duen herria da.  

Somaliaren iparraldean, Adengo golkoko kostaldearen aurrean, Gubango itsasbazter lau bat dago, berdin samarra, erdi-idorra, sastraka motako landaredi urri batez estalia. Itsasbazterraren atzealdean, mendilerro luze bat dago, Etiopiarekin muga egiten duen ipar-mendebaldetik ekialdeko Afrikako Adarraren muturreraino doana eta 2.000 m inguruko mendi batzuk dituena.

Somaliako ibai nagusiak Juba eta Xebeli dira. Iparraldean, Nugaal ibaia agortua izaten da denbora luzean.

Klima eta Landareria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Somaliak oso klima lehorra du, eguneko klima beroena 30-40ºC bitartekoa da, eta klima hotzena 18-27ºC . Oso euri gutxi egiten du bertan. Somaliak landare gutxi du. Lurraldearen erdia, gutxi gora behera larrea da eta mendialdean baso txikiak daude.

Antzinako Egipton du jatorria herrialde honek. Bost mendetan zehar,  eskualde gehienak Etiopian zegoen Axumeko Erresumaren mende egon ziren. VII. mendean arabiar tribuek bizilekuak jarri zituzten.

Etorkizunean somalian Portugalek presentzia txikia eta komertziala izan zuen. 1686 Omaneko sultanaren esku geratu zen Afrikako kostalde osoa.

Somalian somaliera eta arabiera dira hizkuntza ofizialak.

Somaliako biztanleen 99,8 musulman sunitak dira. Sunitak islmaren adar nagusiak dira eta musulmanen %80 al osatzen dute.