iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Txikipedia:Azala
Txikipedia:Azala - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Txikipedia:Azala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ongi etorri Txikipediara
Umeentzako euskarazko entziklopedia txiki eta askea
Gaur 2024ko azaroaren 22a, Ostirala da
eta 7.547 artikulu ditugu.
Jaitsi Txikipedia Aplikazioa >>>>>
Android

iOS
🔎  Gaiak

📷  Irudi nabarmendua
Hilabeteko argazkia

Ikasi Otsorekin zer den berotegi efektua

📰  Artikulu nabarmendua
Berotegi-efektua (negutegi-efektua ere deitu izan zaio, baina ez da gomendatzen) lurrazala eta haren gaineko airea berotzen direnean gertatzen da. Airean dauden gasek eguzkiaren energia harrapatzen dutenean atmosferak berotegi baten antzera funtzionatzen duelako deitzen zaio horrela. Atmosferan beroa harrapatzen duten gas horiei berotegi-efektuko gas deitzen zaie. Berotegi-efektuko gas ohikoenak uraren lurruna, karbono dioxidoa eta metanoa dira.

Lurrak, ozeanoek eta landareek eguzki-energia xurgatzen dute; energia horren zati bat bero bihurtu eta askatu egiten dute. Berotegi-efektuko gasek beroa harrapatzen dute eta ez diote espaziora joaten uzten; berotegi-efektuko gas horiek gabe, beroa espaziora bueltatuko litzateke.

Beraz, Lurra berotzeko modu natural horri berotegi-efektua deitzen zaio, landare-berotegiek bezala funtzionatzen duelako. Izan ere, berotegietan, kristalezko edo plastikozko pareta gardenei esker, Eguzkiaren beroa sartzen da eta zati bat bertan geratzen da; horrela, giro epela sortzen da berotegietan, eta epeltasun horrek mesede egiten dio landareen hazkundeari.



📰  Artikuluren bat egin nahi?
🐺  Ikasi Otsorekin!
🙋  Laguntza behar duzu?
🎲  Ausazko hitza (bota dadoa)
gona
batez ere emakumeek erabiltzen duten gerritik beherako jantzia, irekidura bakarrekoa

Entzun gehiago Ahotsaken Itzulpenak lortu Elhuyarren

💡  Ba al dakizu?
Konparazio erabilgarri batzuk: