iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Sortu_beharreko_artikuluak
Txantiloi:Sortu beharreko artikuluak - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Txantiloi:Sortu beharreko artikuluak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Marta Zabaleta BarandiaranErasoaldi (militarra) (en) • Ahaztearen Ituna (en) • Hong Myung-Bo (en)

[ikusi] [aldatu] [birkargatu] Txantiloiaren dokumentazioa

Txantiloi honekin, «Berezi:AzkenAldaketak» orri bereziko sortu beharreko artikuluen zerrendako lerro bat ikusten da, ausaz. Ausaz izatea lortzeko, {{ausaz}} txantiloia erabiltzen da.

Helburua

Euskal wikipedian artikulu baten falta sumatu baduzu, eta zuk zeuk sortu ezin baduzu, beste wikilariren batek sortzea eska dezakezu, ondorengo zerrendan artikulu horren izenburua sartuta. Horrela, jende askok ikusteko moduan agertuko da artikulu hori sortzeko iradokizuna, azken aldaketen orrian.

Anima zaitez eta begiratu zerrendari, ea zuk zeuk sortzeko moduko artikuluren bat aurkitzen duzun!

Erabilera

Txantiloi hau leku bakar batean erabiltzeko dago pentsatuta: azken aldaketen orrian, alegia.

Parametro guztiak
(bertikalean)
Deskribapena
{{sortu beharreko artikuluak
| 
}}
  • | Zerrenda guztia ataleko lerro jakin bat ikustea nahi baduzu idatzi hemen lerroaren zenbakia.

Zure lankide orrian ere sortu beharreko artikuluen lerro bat agertzea nahi baduzu, idatzi {{sortu beharreko artikuluak}} kodea, nahi duzun tokian. Orria kargatzen duzun bakoitzean, sortu beharreko artikuluen zerrendako lerro bat agertuko da, ausaz.

Adibideak

Deskribapena Idazten duzuna Lortzen duzuna
Lerro bat ausaz
{{sortu beharreko artikuluak}}
Marta Zabaleta BarandiaranErasoaldi (militarra) (en) • Ahaztearen Ituna (en) • Hong Myung-Bo (en)
Lerro jakin bat
{{sortu beharreko artikuluak|3}}
Plautdietsch (en) • Modular Audio Recognition Framework (en) • VO2 max (en) • Ion Etxeberria

Nola gehitu artikulu gehiago?

Sortu beharreko artikulu bat (artikulugai bat) zerrendan sartzeko, dagokion lotura jarri behar da, eta • ikurrarekin banandu behar da lerro bereko beste artikulugaietatik.

Erdal wikipediaren batean artikulu hori existitzen bada, jar ezazu parentesi artean hizkuntza horretarako lotura bat. Adibidez: ([[:en:Capitol|en]]) idatzita, (en) lortzen da. Lotura horrek ingelesezko wikipediako «Capitol» artikulura darama. Loturak jartzeko aholku gehiago nahi baduzu, zoaz «Laguntza:Loturak» orrira.

Artikulua ingelesezko wikipedian existitzen bada, hori jartzea lehenesten da, ingeles wikipedia delako fidagarriena eta osatuena, oro har (eta, gainera, ingelesez euskaldun askok dakitenez, inork erdara horretatik euskaratzea gertagarriagoa izango da, txineratik euskaratzea baino). Hala ere, beste erdararen bateko wikipediak artikulu hobea baldin badu, hura jar dezakezu ingelesekoaren ordez. Betiere, saia zaitez erdal wikipedietarako lotura bakar bat jartzen, ez baitago toki handirik.

Dagoeneko lerro kopuru handi samarra dugunez, hobe da gehiagorik ez sortzea. Hala ere, lerro bat gaineratuz gero, ez ahaztu {{ausaz}} txantiloiaren parametroan lerro zenbakirik handiena baino 1 handiagoa jarri behar dela. Adibidez, sortu beharreko artikuluen 5 lerro baditugu, {{ausaz|6}} agertu beharko litzateke txantiloiaren iturburu kodea erakusten duen orrian, goiko aldean.

Ahalegindu zaitez lerro bakoitzean Euskal Herriari edo euskal kulturari lotuta dagoen artikulugai bat behintzat ager dadin. Oro har, lerro bakoitzeko bost artikulugai jartzen dira, baina lerroek luzera berdintsua izan dezaten saiatzen gara: beraz, lerro bateko artikulugaien izenburuak luzeak baldin badira, lerro horretan artikulugai gutxiago jartzea komeni da, lerro luzeegia izan ez dadin.

Zerrenda osoa

Ikus, gainera