Nekora
- "Txamar" hitzak artikulu honetara dakar. Jantzia gaitzat duena beste hau da: Zamar.
Nekora | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Malacostraca |
Ordena | Decapoda |
Familia | Polybiidae |
Generoa | Necora |
Espeziea | Necora puber (Linnaeus, 1767)
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | velvet crab as food (en) |
Nekora edo txamarra (Necora puber) krustazeo dekapodo espezie bat da, sukaldaritzan oso aintzat hartzen den karramarroa. Necora generoko espezie bakarra da, hau da, monotipikoa. Bizkaian parte txarreko karramarro ere diote.[1]
Nekora Norvegia hegoaldetik Mendebaldeko Sahara arte bizi da, eta Mediterraneoaren eskualde batzuetan ere bai. Itsas hondo harritsuetan bizi da, itsasertzetik 65 metroko sakonera arte.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorputza ile fin-finez estalia du, belus itsura emanez. Oskola arrexka edo beltzaxka du, tarte urdinekin, 7–15 cm zabalekoa. Lehengo pereiopodo (hanka) parea besteak baino handiagoa da eta haginak ditu. Azken pereiopodo parea zabala da, igeri egiten errazteko.
Negu azkenetan, arrak emea ernaltzen du, hazia hazi-putzu baten ipintzen du eta handik pasatzen dira arrautzak errun momentuan, martxo inguruan.
-
Bizkarraldea -
Aurrealdea -
Sabelaldea
Sukaldaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekorak merkatuko karramarro espezietan haragirik finena eta estimatuena du. Prestatzeko ohiko era egostea da. Ohiko platera da Europa Mendebaldean Atlantikoaren kostaldean, Euskal Herria barne.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Barrutia, Eneko. (2003). «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790. ISSN 1137-439X. Bibcode: 1137-439X..