Tucumán probintzia
Tucumán Argentinako 23 probintzietako bat da, herrialdearen ipar-mendebaldean dagoena. 22.524 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 1.703.186 biztanle zituen 2022an.[1] Hiriburua San Miguel de Tucumán da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Salta probintziarekin du muga, ekialdean Santiago del Esterorekin, hegoaldean Santiago del Estero eta Catamarcarekin, eta mendebaldean Catamarcarekin.
Ekialdea laua da eta Sali ibaiak igarotzen du alderik alde. Mendebaldean Aconquijako mendikatea hedatzen da, 5.000 m-tik gorako gailurrek osatua (Cerro de la Bolsa, 5.330 m; Cerro del Bolsón, 5.550 m; Cerro de las Dos Lagunas, 5.450 m). Alde honetan daude, halaber, Calchaquies eta Santa Barbara mendikateak. Santa Maria ibaiaren haranak bereizten ditu aipatutako mendikate horiek eta Cajón mendikatea (4.000 m-tik gorako gailurrek osatua). Klima epela da mendietan izan ezik.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritza (azukre kanabera, kotoi-landarea, tabakoa) eta abelazkuntza dira ekonomia jarduera nagusiak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/08/15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Argentina: provinces. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2023-6-21).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala, tucuman.gov.ar