Trenbide
Itxura
Trenbide bat burdinbidearen azpiegitura nagusia da, trenak edo beste errail gaineko ibilgailuak eutsi eta gidatzen dituen bidea.
Gehienetan, zati hauez osatua dago:
- altzairuzko bi errail, hauen gainean dabiltza altzairuzko gurpilak
- zurezko edo hormigoizko trabesak, errailak zabalera berean eta paralelo mantentzen dituena
- balastoa, harri xehatuzko oinarria
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trenbideak sailkatzeko ezaugarri nagusiak hauek dira:
- erabilitako errail mota: pisua, luzera, ebaketa
- errailak trabesetara finkatzeko modua
- errailak luzeran finkatzeko modua: buloiekin edo soldatuak
- errailen zabalera eta perdoi muga
- trabesa mota eta hauen maiztasuna
- luzerako trazadura: kurben erradioa eta goratzea
- zeharkako trazadura: malda
- oinarria: balastoa edo hormigoia
- onartutako zama metroko
- trenen abiadura
Zabalera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trenbidearen zabalera herrialdearen eta burdinbide sarearen araberakoa da. Hamar dira bide estandarrak:
- 600 mm - Txilen erabilia (antzinako Ferrocarril Militar de Puente Alto hasta El Volcán, Cajón del Maipo).
- 762 mm - Austria, Bosnia Herzegovina, Eslovakia, India, Polonia, Txekiar Errepublika, Errumania eta Sri Lankan erabilia.
- 914 mm - AEB, El Salvador, Guatemala, Kanada (Whitepass and Yukon Railroad), Kolonbia eta Perun erabilia.
- 1.000 mm (zabalera metrikoa edo zabalera estua) - Afrika Ekialdea, Alemania, Argentina, Asia hego-ekialdea, Bangladesh, Birmania, Bolivia, Brasil, Espainia, Grezia, India, Irak, Pakistan, Portugal, Suitza, Txile eta Vietnamen erabilia
- 1.067 mm - Australia, Ekuador, Costa Rica, Ghana, Hegoafrika,Indonesia, Japonia, Nigeria, Sudan, Ternua (1988 arte, Newfoundland Railway), Txile eta Zeelanda Berrian erabilia.
- 1.435 mm (zabalera estandarra edo nazioarteko zabalera) - Afrika iparraldea, Alaska, Argentina, Australia, Kanada, Kolonbia, Ipar Korea, Hego Korea, AEB, Europa gehiengoa, Iran, Irak, Israel, Japonia (Shinkansen), Mexiko, Paraguai, Peru, Txile, Txina, Uruguai eta Venezuelan erabilia.
- 1.520 mm - Mongolia, Errusia eta SESB ohiko estatuetan erabilia.
- 1.524 mm - Panama (2000 baino lehen, orain1.435 mm) eta Finlandian erabilia
- 1.600 mm - Australia, Brasil eta Irlandan erabilia.
- 1.668 mm (zabalera iberikoa) - Espainia (AVE izan ezik, 1.435 mm darabilena) eta Portugalen erabilia.
- 1.676 mm - Argentina, Bangladesh, India, Pakistan eta Sri Lankan erabilia.