Kaixo! Gaur EWKEko langileko bilera izan dugu Eusko Jaurlaritzarekin, eta hainbat gairen artean, hezkuntza atari hau berrordenatzeari buruz hitz egin dugu. Laster bideo ugari ekartzeko aukera izango dugu, eta komeniko litzateke ikasleek sarbide erraza izatea, euren curriculumeko gaien arabera, hainbat gaira.
Pentsatzen dut egokiena izango litzatekeela bi atal egitea: bata ikasleentzat, bestea irakasleentzat. Ikasleen atalak hartuko luke garrantzirik handiena, eta bertan izango genuke gaika atariak: Atari:Hezkuntza/Matematika, adibidez. Atari horietako bakoitzean izango ditugu funtsezko artikuluak eta gai horri buruzko bideo pedagogikoak. Gainera, beste baliabide batzuk ere gehitu ahal dira.
Bestetik, irakasleen txokoan izango ditugu orain artekoak, bereziki eskoletan egin daitezkeen gauzekin.
Zuen ekarpena garrantzitsua da, pauso interesgarria izango delako Wikipedia eta Hezkuntza lotzen jarraitzeko.