Tony Richardson
Tony Richardson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Cecil Antonio Richardson |
Jaiotza | Shipley (Mendebaldeko Yorkshire), 1928ko ekainaren 5a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Los Angeles, 1991ko azaroaren 14a (63 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: HIESarekin loturiko gaixotasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Vanessa Redgrave (1962ko apirilaren 29a - 1967) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wadham College (en) Ashville College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, zinema aktorea, antzerki zuzendaria, telebista-ekoizlea eta errealizadorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Cecil Antonio "Tony" Richardson (Shipley, Erresuma Batua, 1928ko ekainaren 5a – Los Angeles, AEB, 1991ko azaroaren 14a) ingeles zinemagilea izan zen.
Royal Court Theatreren sortzaileetako bat izan zen; han John Osborneren Look Back in Anger eta The Entertainer antzezlanak zuzendu zituen, eta 1960 inguruan zinemaratu. Film labur batzuk egin ondoren, A Taste of Honey (1961, Ezti zaporea) eta The Loneliness of The Long Distance Runner (1962, Luzeko korrikalariaren bakardadea) filmak egin zituen, Free Cinemaren erakusgarri bikainak direnak. Tom Jones (1963) filmak oso harrera ona izan zuen nazioartean. Estatu Batuetan egin zituen filmetan Free Cinemaren ezaugarri etiko eta estetikoak baztertu zituen eta ez zion aurreko mailari eutsi, tartean arrakasta handiko filmak egin bazituen ere: The Charge of the Light Brigade (1968, Brigada arinaren erasoa), Ned Kelly (1970).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-05-06 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.