iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Teodoro_Korsikakoa
Teodoro Korsikakoa - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Teodoro Korsikakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teodoro Korsikakoa

errege

Bizitza
JaiotzaKolonia1694ko abuztuaren 25a
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
HeriotzaLondres1756ko abenduaren 11 (62 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Catalina Sarsfield (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakabenturazalea, diplomazialaria eta militarra

Find a Grave: 23369 Edit the value on Wikidata

Teodoro I.a Korsikakoa, Theodor Stephan Freiherr von Neuhoff jaioa (Kolonia, 1694ko abuztuaren 25a - Londres, 1756ko abenduaren 11) alemaniar abenturazalea izan zen, Korsikako erregea izan zena laburki. Westfaliako nobleziako familia batean jaio eta Frantziako gortean hezi zen. Frantziako eta Suediako armadetan zerbitzatu zuen eta Karlos XII.a Suediakoak Espainiara bidali zuen Giulio Alberoni kardinalarekin negoziatzera. Ondoren, Frantzian, Portugalen, Herbehereetan eta Italian ibili zen. Genovan erbesteratuak eta errebelde korsikarrak ezagutu zituen eta konbentzitu zituen Korsika Genovako tiraniatik libratuko zuela errege izendatuz gero. 1736ko martxoan Korsikan lehorreratu zen eta uhartetarrek errege aukeratu eta koroatu zuten. Teodoro I.a deitua, hasieran, genovarren aurkako gerran arrakasta izan zuen, baina barne borrokek, bere porrota eragin zuten. 1736ko azaroan uhartea utzi zuen. Behin baino gehiagotan itzuli zen Korsikara (1738, 1739, 1743), baina frantsesek eta genovarrek okupazioari eutsi zioten. Londresen hil zen eta Horace Walpolek bere epitafioa idatzi zuen:

The grave, great teacher, to a level brings
Heroes and beggars, galley slaves and kings.
But Theodore this moral learn'd ere dead:
Fate poured its lessons on his living head,
Bestow'd a kingdom, and denied him bread.
Neuhoffen hilobia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]