Tenporizadore
Itxura
Tenporizadorea denbora-tarte zehatzak neurtzeko erloju-mota berezia da. Bi motatakoak daude: zerotik aurrerako kontaketa egiten dutenak eta alderantzizkoak, atzeranzkoa egiten dutenak.
Tenporizadore gehienek programatutako denbora-tartea iraungitakoan seinale bat ematen dute, dela ikusizkoa, dela entzunezkoa.
Horrez gain, badira denbora-tarte jakin bat igaro ostean etengailu bat aktibatzen duten mekanismoak, denborazko etengailu deritzenak. Horiei ere tenporizadore esaten zaie sarri.