iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Siria_(erromatar_probintzia)
Siria (erromatar probintzia) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Siria (erromatar probintzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Siriako probintzia
Provincia Syria
Συριακη Επαρχια
K.a. 64 – 135
Siria 125. urtean
Geografia
Historia
Ponpeioren konkistaK.a. 64
Siria Palestina probintziaren sorrera135

Siria probintzia (latinez, Syria) erromatar probintzia izan zen, Mediterraneoaren eta Eufrates ibaiaren arteko eremua hartzen zuena.

Zibilizazioen arragoa izan zen, besteak beste aramearrez, helenizatutako biztanleez eta feniziarrez osatua, gehienak izoztuak.

Seleukotarren menpe zegoela, tronuaren aurkako usurpazioak eta gerra zibil etengabea zirela, Siria desegin zen. Iparraldean, seleukotarrek Antiokia eta Damasko baino pixka bat gehiago kontrolatzen zuten. Siriako hegoaldea hiru dinastien artean zatitu zen: feniziarrak, juduak eta nabateoak. Geroago, Armeniako Tigranes II.a Handiak herrialdea konkistatu zuen (K.a. 83) eta Ponpeioren aurrean galdu arte gobernatu zuen (K.a. 64–63). Tigranes II.a Pontoko Mitrídates VI.aren aliatua zen eta eskualdea zuten boterea euren artean banatua zuten.

Tigranes II.aren porrotaren ostean, Lucio Licinio Lúculo, Gerra Mitridatikoen erromatar jeneral garaileetako bat, Antioko XIII Asiarra errege izendatu zuen Antiokian. Biana Lucio Licinio Luculok konkistatutako lurrak galdu eta Erromako Senatuaren babesa galdu zuen. Orduan Ponpeio iritsi zen eskualdera.

Erromatar Errepublikak K.a. 64an beretu zuen eskualdea, Ponpeiok Antioko XIII.a Asiarra, Seleukotar Inperioko azken erregetzat hartzen dena, garaitu ondoren. Orduan sortu zuen Ponpeiok Siria probintzia.

Probintzia bilakatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Palmirako antzerkia.

Ponpeiok egoeraren parte bat onartu zuen baina hainbat hiri berreskuratu zituen probintzia berrain sartuta eta Judeako erreinua murriztu zuen; barrualdeko 10 hiri batu eta liga bat osatu zuten: Dekapolis delakoa. Komagene, Ituraea, Judea eta Nabateako erreinu bezeroak, Siriako probintziara lotuta egotea derrigortu zituen.

K.a. 51-50 eta 40-39. urteetan partiarren erasoak jaso zituen probintziak, baina Erromak aurka egin eta atzera bota zituen. Marko Antonio triunbiroak Egiptoko Kleopatra VII.a-ri eman zizkion, baina Zesar Augustok berreskuratu zituen.

Inperio goiztiarrean, Siria, ipar-ekialdera goiko Eufratesera hedatu zena, eta, K.o. 73. urtera arte , Ekialdeko Zilizia barne hartzen zuena, probintzia garrantzitsuenetako bat izan zen.

Komagene behin betiko anexionatu zen probintziara Vespasianoren agintaldian, K.o. 72. urtean Palmirako karabanen hiri garrantzitsua erromatarren kontrolpean jartzea lortu zuten, seguruenik Tiberioren garaian.Azkenik, Nabatea Arabiako probintzia bilakatu zen 105an, Arabia Petraea, legio bat zuen ordezkari (legatus) baten kontrolpean geratu zena..

132-136 bitartean gertatutako Bar Kokhbaren matxinadaren ostean, Hadriano enperadoreak juduak deserritu, eta Siria-Palestina probintzia eratu zuen, Siria eta Judea baturik[1].

Geroago, Septimio Severok probintzia bakarra bi probintziatan zatitu zuen: Syria Coele (edo Zelesiria) iparraldean eta Syria Phoenice (Sira-Fenizia) hegoaldean. Syria Coelen bi legioren zaintzapean utzi zuen eta Siria-Fenizian legio bat geratu zen. V. mende hasieran, antzinako Siria probintzia bost probintziatan banatuta zegoen[2].

Erromatar Inperioa erori ondoren, Siria Palestinak Bizantziar Inperioaren zati izaten iraun zuen, 638an arabiarrek konkistatu zuten arte.

Probintzia mugakideak Trajanoren garaian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trajano enperadorearen agintaldian (98-117), Erromatar Inperioak bere hedapenik handiena lortu zuenean, honako hauek ziren Siria probintziaren mugakideak:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Mark, Joshua J.. Ancient Syria. ancient.eu (Noiz kontsultatua: 2017-3-10).
  2. (Ingelesez) «Syria - Hellenistic, Roman, Empire | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


120ko Erromatar Inperioko probintziak
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre