iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Sare_elektriko
Sare elektriko - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Sare elektriko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sare elektriko baten diagrama. Tentsioak eta linea elektrikoen ezaugarriak Alemaniako eta Europako beste sistema batzuetako balio tipikoak dira.

Sare elektriko bat hornitzaileetatik erabiltzaileetara energia elektrikoa eramateko beharrezko diren instalazio elkarkonektatuen sare bat da.

Hiru elementu nagusi dira sare elektrikoa osatzen dutenak:

  • Energia sortzea. Energia elektrikoa zentral elektrikoetan sortzen da; oinarrizko energia batetik ateratakoa da; sortutakoan sarera bidaltzen da. Zentral elektrikoetan potentzia handietan sortzen da. Gaur egun gero eta energia berriztagarri puntuak sortzen hari dira (autokontsumokoak direnak batez ere), toki gehienak etxebizitzetako teilatuak izaten hari dira eguzki panelez beteak.[1]
  • Vitoria-Gazteis - Olarizu - Azpiestazio elektrikoa
    Azpiestazio elektrikoa. Sare elektriko barnean tentsioak edo maiztasuna ere aldatzeko gai diren instalazioak dira. Beste gaitasun bat dauzkatena beste sareekin konexioak egin dezakete. Horrenbeste, bi azpiestazio mota ezagutzen dira:
    • Transformaziozkoak. Tentsioa zein maiztasuna aldatzeko gai dira. Azpiestazio hauetan elementurik garrantzitsuena transformadorea da, zeren tentsio aldaketa egiten duen elementua da.
    • Konexiozkoak. Bi zirkuitu edo gehiago konektatzen dituen instalazioak dira. Azpiestazio mota hauetan aldera, elementurik garrantzitsuenak etengailuak eta ebakigailuak dira.[2]
  • Sareak. Hauek duten helburua energia garraitzea da, hau da, energia sortzen den puntutik azkenengo kontsumitzaileenganaino eramatea da helburua. Horretarako bi sare mota desberdin daude, bata distantzia handietarako eta bestea distantzia txikietarako baitira.

Bi sare mota nagusi ditugu sare elektrikoan:

  • Garraio sareak. Energia elektrikoa sorkuntza gunetik, hau da, zentral elektrikotik azpiestazio elektriko zentraletaraino garraiatzea da. Bi kokapenen arteko distantziaren arabera, garraioa erdi tentsioan edo goi tentsioan izaten da. Gero eta distantzia handiagoa izan gero eta tentsio altuagoa izaten da hoberena tentsio galera asko ez edukitzeko garraioaren azkenengo puntuan Joule efektuaren bidez.
    Espainiako sare elektrikoko mapa 2016
  • Banaketa-sareak. Azkenengo kontsumitzaileei energia elektrikoa eramaten duen sarea da. Bi motatako sareak daude:
    • Oinarrizko sareak. Erdi tentsioko sareak dira, 45kV eta 132kV artean igarotzen dira. Airezkoak edo lurperatuak izan daitezke. Sare mota honen funtzioa bigarren mailako sareari energia ematea da; gainera, industrian kontsumo ugari balu, sare honetan konektatu daiteke.
    • Bigarren mailako sareak. Sare hauek ere airezkoak edo lurperatuak izan daitezke; baita, erdi tentsioan (15kV edo 20kV). Sare mota honetan ere, behe tentsioko banaketa, barnean dago. Banaketa hartarako tentsioa jaitsi behar da, horretarako transformadoreak erabiltzen dira transformazio guneetan.[3]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Generación de energía eléctrica - Enciclopedia de Energia» energyeducation.ca (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  2. (Gaztelaniaz) «Subestaciones eléctricas» Endesa (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Gaztelaniaz) «Clasificación de las redes eléctricas. - Formación para la Industria 4.0» automatismoindustrial.com 2014-06-28 (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]