Sancho de Beurko
Sancho de Beurko | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Barakaldo, 1908ko azaroaren 18a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1989ko uztailaren 26a (80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra eta politikaria |
Izengoitia(k) | Sancho de Beurko |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Eusko Gudarostea |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Abertzale Ekintza |
Luis Ruiz de Agirre Urkixo, ezizenez Sancho de Beurko, (Barakaldo, Bizkaia, 1908ko azaroaren 18a -Donostia, 1989ko uztailaren 26a) gaztelaniaz idazten zuen euskal idazlea, Eusko Abertzale Ekintzako politikari eta gudaria zein Erbesteko Eusko Jaurlaritzako kidea izan zen[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eusko Abertzale Ekintzaren kidea, Eusko Lurra egunkari eta geroko aldizkarian zein beste hainbat argitalpenetan idatzi zuen.
36ko gerran politikari moduan baino gudari moduan aritu zen: Olabarri izeneko batailoiaren kapitaina izan zen Euzko Gudarostearen barruan. Gerra eta gero Venezuelara erbesteratuta zen. Bertatik, Eusko Lurrarentzat ere idatzi zuen, bizitakoa azalduz.
1970eko hamarkadan Biarritzen bizi zen eta Francisco Francoren heriotza eta gero, Hondarribian. Garai haietan, EAE Herri Batasunaren barnean sartzearen aurkakoa izan zen. Harrezkero, politikari baino historiografiari ekin zion, bizitakoaren memoria landuz. Gaur egun izen bereko elkarte bat dago, bere omenez, bera hasitako lanari ekiteko gogoarekin.
Idatzitako liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Historia vasca de las anexiones con Castilla, Bilbon emandako hitzaldia 1933. urtean
- Gudaris, Buenos Aires 1942. urtean
- Vascos por el mundo, Lapurdin 1977. urtean
- Prólogo y notas a el Informe del presidente Agirre al Gobierno de la República, Bilbo 1981. urtean.
- Prólogo a Eloy. Euskadi en llamas, Gasteizen 1979. urtean
- Pido un monumento, Bilbon 1979. urtean
- Viento y agua por los caminos, Bilbon 1980. urtean
- El Ejercito Vasco en la Guerra Civil, Euskadiko Gerra Zibilaren Historian argitaratua, Bilbon 1981. urtean
- Semillas de mis surcos, Bilbon 1985. urtean
Bukatu gabe ere beste liburu batzuk utzi zituen: Cajón de sastre, Cuentos, eta La ruta de Santoña, adibidez
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Granja, José Luis de la: Nacionalismo y II República en el País Vasco. Historia de Acción Nacionalista Vasca: 1930-1936, Madril: CIS.
- Renobales, Eduardo: ANV. El otro nacionalismo, Tafalla: Txalaparta. ISBN 84-8136-326-X
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Renobales, Eduardo: ANV. El otro nacionalismo, Tafalla: Txalaparta. ISBN 84-8136-326-X
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) (Ingelesez) Sancho de Beurko Elkartea