San Gimignano
San Gimignano | ||
---|---|---|
Italiako udalerria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Italia | |
Eskualdea | Toscana | |
Probintzia | Sienako probintzia | |
Posta kodea | 53037 eta 53030 | |
ISTAT kodea | 052028 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 43°28′04″N 11°02′36″E / 43.467719°N 11.043221°E | |
Azalera | 138,6 km² | |
Altuera | 324 m | |
Mugakideak | Certaldo, Colle di Val d'Elsa, Poggibonsi, Gambassi Terme, Barberino Tavarnelle (en) eta Volterra | |
Demografia | ||
Biztanleria | 7.480 (2023ko urtarrilaren 1a) −294 (2018) | |
Dentsitatea | 54 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 0577 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Meersburg, Český Krumlov, Mestia, Clermont-l'Hérault eta Ludwigshafen | |
Katastro kodea | H875 | |
Sailkapen sismikoa | 3 (Txikia) | |
Matrikula | SI | |
comune.sangimignano.si.it |
San Gimignano (san dʒimiɲˈɲaːno ahoskatua) Italiako udalerri bat da. Sienako probintzian kokatuta dago, Toscana eskualdean. 7.480 biztanle ditu, 138,6 kilometro koadroko azaleran banatuta.
Ondarea eta dorreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizateriaren Ondare izendatu dute hirigune historikoa: Harresien barrualdean, ondo mantendutako eraikinen artean arkitektura erromaniko eta gotikoaren adibide bikainak daude. Palazzo Comunale eta Sant'Agostino elizaren freskoak XIV. eta XV. mendekoak.
Gauza bat nabarmentzen da herriaren fisonomian: dituen dorretxe urbano garaiak[1]. Ohikoak izan ziren dorre hauek Italiako beste hainbat hiritan Erdi Aroan eta Pizkundearen hasieran, hala nola Bolonia, Lucca edo Florentzian, baina dorre gehienak hiri gehienetan behera etorri diren bitartean, San Gimignanok lortu du gordetzea 15 dorre ikusgarri, bere garaian izan zituen 72etatik. Familien arteko botere lehiak ziren dorre eraikuntzaren pizgarria. Obsesio arkitektonikoa hain izan zen nabarmena hirian non herriko agintaritzak 52 metro inguruko muga bat ezarri behar izan zuen[2]. Geratzen diren dorreetan bakarra da muga horretatik gora:
- Torre Grossa (1311), 54 metro.
- Torre Rognosa, 51 metro.
- Campanile della Collegiata
- Torri degli Ardinghelli
- Torre dei Becci
- Torre Campatelli
- Torre Chigi (1280)
- Torre dei Cugnanesi
- Torre del Diavolo
- Torre Ficherelli
- Torre di Palazzo Pellari
- Casa-torre Pesciolini
- Torre Pettini
- Torri dei Salvucci
San Gimignano mendi-muino batean dago, eta bertara hurbiltzeko errepide zuzenenetik oso deigarria da dorreek herriari ematen dioten perfila. Toscanako Manhattan esan izan zaio horregatik[1].
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Gimignanok honako udalerri hauekin egiten du muga:
Certaldo
Colle di Val d'Elsa
Poggibonsi
Gambassi Terme
Barberino Tavarnelle (en)
Volterra
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herri eta hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Český Krumlov, Txekiar Errepublika
- Meersburg, Alemania (2002)
- Mestia, Georgia[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «San Gimignano, el Manhattan del Medievo» La Vanguardia 2018-01-07 (Noiz kontsultatua: 2020-09-02).
- ↑ (Ingelesez) Daniela. (2018-04-14). «The Towers of San Gimignano – Medieval Frenzy or Architectural Genius?» Ipanema travels to... (Noiz kontsultatua: 2020-09-02).
- ↑ Newsgeorgia.ru. Грузинский курорт Местиа и итальянский Сан-Джиминьяно станут побратимами | Политика | Новости-Грузия. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]