Sam Francis
Sam Francis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Mateo, 1923ko ekainaren 25a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Santa Monica, 1994ko azaroaren 4a (71 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: prostatako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Teruko Yokoi (en) (1959 - ezezaguna) Mako Idemitsu (en) (ezezaguna - ezezaguna) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nishimachi International School (en) San Mateo High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, artista grafikoa, ilustratzailea eta litografoa |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Paris |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Influentziak | Clyfford Still eta Jackson Pollock |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Mugimendua | Espresionismo abstraktua |
Izengoitia(k) | Francis, Samuel Lewis |
Samuel Lewis "Sam" Francis (San Mateo, Kalifornia, 1923ko ekainaren 25a - Santa Monica, Kalifornia, 1994ko azaroaren 4a) estatubatuar margolari eta grabatzailea izan zen, Action painting korrontekoa.
Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armadan egon zen Bigarren Mundu Gerran. Maniobra batzuetan zauritu zen, eta urte batzuk eman zituen ospitalean. Han hasi zen margotzen. Artea ikasi zuen Berkeleyn.
Bere lehen eragina Mark Rothko, Arshile Gorky eta Clyfford Still bezalako margolarien espresionismo abstraktua izan zen. 1950eko hamarkada Parisen eman zuen, non tachismoak eragin zion. Asiako kulturak eta zen budismoak ere eragin zioten.
1960ko hamarkadan Kaliforniara itzuli zen. Psikoanalisiaren ondoren, arreta jarri zien bere ametsei eta subkontzientearen irudiei.
1980ko hamarkadan, oso aktibo egon zen grabatzaile gisa, eta lan ugari sortu zituen.