Salzburgo
Salzburgo Salzburg | |||
---|---|---|---|
hiri handia | |||
Salzburgo hiriko ikuspegi panoramikoa. Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Austria | ||
Estatua | Salzburg | ||
Alkatea | Harald Preuner (en) | ||
Izen ofiziala | Salzburg | ||
Jatorrizko izena | Salzburg | ||
Posta kodea | 5020, 5023, 5026, 5061, 5071, 5081 eta 5082 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 47°48′00″N 13°02′42″E / 47.8°N 13.045°E | ||
Azalera | 65,678 km² | ||
Altuera | 424 m | ||
Mugakideak | Berchtesgadener Land eta Salzburg-Umgebung District (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 155.021 (2020ko urtarrilaren 1a) 1.644 (2018) | ||
Dentsitatea | 2.361 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 0662 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Vilnius, Reims, Atlanta, Verona, León, Dresden, Kawasaki, Meran, Shanghai, São João da Madeira, Singida (en) , Busseto, Berna eta Lagos | ||
Matrikula | S | ||
http://www.stadt-salzburg.at |
Salzburgo edo Salzburg[1]
Austriako laugarren hiri handiena eta izen bereko estatuko hiriburua da. 2020an 156.872 biztanle zituen. Herrialdeko erdialdean dago kokatuta, Alemaniako mugan.
Salzach ibaiaren ertzean dago, Hohensalzburg gaztelua dagoen Mönschberg haitzaren ondoan. Bertako alde zaharra Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1997an.
Wolfgang Amadeus Mozart konposatzailearen jaioterria da.
Biztanleriaren bilakaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Biztanleria |
---|---|
1900 | 48.945 |
1951 | 102.927 |
1961 | 108.114 |
1971 | 129.919 |
1981 | 139.426 |
1991 | 143.978 |
2001 | 142.662 |
2007 | 150.269 |
2011 | 148.078 |
2020 | 156.872 |
Iturria: Austriako Estatistika Erakundea[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ruperto Wormsekoa apezpikuak Mönschberg haitzean monasterio bat sortu zuen eta hura hiriaren sorburua izan zen. 739an apezpikutegi egin zuten, 798an artzapezpikutegi eta 1278an erreinuko printzerri. Salzburgoko printze-artzapezpikuek juduak egotzi zituzten lehenik (1498) eta protestanteak ondoren (1731).
1803an, Toscanako artxiduke Fernando III.aren agindupean zegoen Salzburgo, 1805ean Austriaren mende eta 1809an Bavariaren esku. 1816an Austriaren barne geratu zen, eta 1849an probintzia autonomo egin zuten.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Industria (ehungintza, musika tresnak, beiragintza, metalurgia, larrugintza) eta merkataritza ekonomia jarduera nagusiak dira.
Unibertsitatea du, baita musika eskola ospetsua ere.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kultura gune garrantzitsua da eta bertako musika jaialdiak sona handikoak dira. Monumentuak ugariak eta aipagarriak dira, besteak beste, 1614-1628 urteetako katedral barrokoa, Kapitelplatz plazako iturri ikusgarria (XVIII. mendea) eta XIX. mendeko artzapezpikutegia, Residenplatz plaza inguratzen duten XVI-XVII. mendeetako Neugebäude jauregia (Mozarten "Flauta miragarria" operako soinu bat interpretatzen duen Glockenspiel dago bertan) eta Salzburgoko printze-artzapezpikuen antzinako egoitza (XVI-XVII. mendea), XII. mendeko Stifskirche St. Peter basilika erromanikoa (XVII-XVIII. mendeetan berritua), XI. mendeko Hohensalzburg gaztelua (XVII. mendean berritua eta barnean Erdi Aroko museoa eta gaurko artearen museoa daudena), Lodron jauregia (1631), Mirabell gaztelua (1606-1721, antzina printze-apezpikuen udako egoitza) eta Mozart jaio zen etxea.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Salzburgoko aireportua) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 16.3 | 21.7 | 24.9 | 27.9 | 32.2 | 35.6 | 37.7 | 35.6 | 32.1 | 28.2 | 23.5 | 18.6 | 37.7 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 3.2 | 5.6 | 10.4 | 14.3 | 19.9 | 22.2 | 24.4 | 24.2 | 20.1 | 14.8 | 7.8 | 4.0 | 14.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -0.8 | 0.7 | 4.8 | 8.5 | 13.8 | 16.5 | 18.6 | 18.3 | 14.3 | 9.3 | 3.6 | 0.4 | 9.0 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -4.0 | -2.9 | 0.7 | 3.8 | 8.4 | 11.5 | 13.5 | 13.5 | 10.1 | 5.5 | 0.6 | -2.5 | 4.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -25.4 | -21.8 | -21.6 | -3.9 | -2.1 | 2.0 | 3.7 | 4.3 | -1.6 | -8.0 | -17.8 | -26.8 | -26.8 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 59.9 | 54.7 | 78.7 | 83.1 | 114.5 | 154.8 | 157.5 | 151.3 | 101.3 | 72.6 | 83.0 | 72.8 | 1184.2 |
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 10.1 | 9.5 | 11.9 | 11.8 | 12.1 | 15.0 | 14.4 | 13.2 | 10.8 | 9.3 | 10.8 | 11.8 | 140.7 |
Elur egunak (≥ 1.0 cm) | 15.4 | 11.7 | 6.1 | 1.4 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0.1 | 5.1 | 13.1 | 52.9 |
Eguzki orduak | 67.0 | 91.9 | 130.0 | 152.6 | 196.4 | 193.9 | 221.1 | 202.8 | 167.7 | 129.7 | 81.2 | 62.8 | 1697.1 |
Iturria: Central Institute for Meteorology and Geodynamics[3] |
Kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neguko Joko Olinpikoetako bi ediziotarako hautagaitza aurkeztu du, baina ez da inoiz hautatua izan: 2010. urteko jokoetarako, Vancouver hiri kanadarrak irabazi zion, eta 2014koetarako, berriz, Sochi hiri errusiarrak.
Futbol talde indartsua ere badu, SV Austria Salzburg, gaur egun babeslearengatik Red Bull Salzburg izenaz ezagutzen dena. Austriako 11 liga eta 5 kopa irabaziak ditu eta UEFA Kopako finala jokatu zuen 1994 urtean. Milango Interrek garaitu zuen.
Pertsona ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maria Anna Mozart (1751-1829), musikagilea.
- Wolfgang Amadeus Mozart (1756-1791), musikagilea.
- Christian Doppler (1803-1853), matematikari eta fisikaria.
- Oto Greziakoa (1815-1867), Greziako erregea.
- Georg Trakl (1887-1914), poeta.
- Herbert von Karajan (1908-1989), orkestra-zuzendaria.
- Roland Ratzenberger (1960-1994), 1 Formulako gidaria.
- Claire F. Gmachl (1967-), fisikaria.
- Felix Baumgartner (1969-), paraxutista.
- Christian Felber (1972-), ekonomialaria.
- Mirjam Puchner (1992-), eskiatzailea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 154. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-14).
- ↑ Statistik Austria. (Noiz kontsultatua: 2011/10/15).
- ↑ Klimadaten von Österreich 1971 - 2000 - Salzburg-Flughafen. (Noiz kontsultatua: 2010-06-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Alemanez) Salzburgoko udalaren webgunea