iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Ryukyu_uharteak
Ryukyu uharteak - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Ryukyu uharteak

Koordenatuak: 26°19′58″N 127°44′56″E / 26.3328°N 127.749°E / 26.3328; 127.749
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ryukyu uharteak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMount Miyanoura (en) Itzuli
Garaiera1.936 m
Motauharte multzoa
Luzera1.200 km
Azalera4.700 km²
EponimoaHego-mendebalde
Geografia
Map
Koordenatuak26°19′58″N 127°44′56″E / 26.3328°N 127.749°E / 26.3328; 127.749
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Kagoshima
Ur-gorputzaEkialdeko Txinako itsasoa
Filipinetako itsasoa
Leku geografikoaRyukyu arc (en) Itzuli

Ryukyu uharteak[1] (japonieraz: 琉球列島 Ryūkyū-rettō?) edo Nansei uharteak (japonieraz: 南西諸島 Nansei-shotō?, "Hego-mendebaldeko Uharteak") , Japoniako uhartedirik hegoaldekoena da, gutxi gora-behera 4700 kilometro karratuko hedadura duena, ryukyuera hitz egiten den tokia dena eta, antzina, Ryukyuko erresumaren zati zena. Uhartedi hau, Txinak aldarrikatu du Lu-Chu izenarekin. Uharteak, Ekialdeko Txinako Itsasoa eta Ozeano Barearen artean daude.

Okinawa da uhartedi honetako uharterik garrantzitsuena.

Uhartediaren zatirik handiena, Yonagunitik hego-mendebaldean Amami Oshimaraino iparraldean hartzen zuen Ryukyuko erresuma independente bat existitu zen. XVII. mendean, txinatar enperadorearen erresuma zergari estatusa lortu zuen (enperadorea, teorikoki behintzat, bere laguntzan joan behar zuena hala behar izanez gero). 1609an, Satsumatik, Kyushun abiatu zen espedizio batek, erresuma harrapatu zuen. Horren ondoren, Ryukyuko erregeak, Japoniako Enperadorearen zergari izatera ere pasa ziren.

1879an, Japoniako Meiji gobernuak, uharteen eranstea iragarri zuen. Txinak horren aurka egin zuen, eta, beraz, garai hartan AEBetako presidentea zen Ulysses S. Grant, bi aldeen artean bitartekari lana egiteko deitua izan zen, azkenik, Japoniaren alde eginez.

1945ean Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, uhartedia AEBek administratu zuten. Amami taldeko uharteak, Japoniari 1953an itzuli zizkioten, eta Kagoshima prefekturako zati dira. Uhartediko gainontzeko uharteak, Okinawa izan ezik, 1967an itzuliak izan ziren. Okinawa, ez zen 1972rarte itzuli.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]