Robert Indiana
Robert Indiana | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Robert Clark |
Jaiotza | New Castle, 1928ko irailaren 13a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Vinalhaven, 2018ko maiatzaren 19a (89 urte) |
Heriotza modua | : arnas gutxiegitasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Edinburgheko Unibertsitatea Edinburgh College of Art (en) Arsenal Technical High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | jantzi-diseinatzailea, margolaria, eskultorea, posta zigilu diseinatzailea, diseinatzailea, bitxi diseinatzailea, grabatzailea, eszenografoa, artista grafikoa eta artista |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | New York Edinburgo Chicago Skowhegan (en) eta Utica |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Coenties Slip (en) |
Mugimendua | Pop Artea hard-edge painting (en) |
Izengoitia(k) | robert indiana |
Genero artistikoa | arte publikoa Arte figuratiboa |
Robert Indiana (Robert Clark izenarekin jaioa, New Castle, Indiana, AEB, 1928ko irailaren 13a – Vinalhaven, Maine, 2018ko maiatzaren 19a) Pop Art mugimenduari loturiko artista estatubatuarra izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indianapolisko Herron School of Art eta Uticako (New York) Munson-Williams-Proctor Institute-n ekin zion artea ikasteari, 1945 eta 1948 artean. 1949tik 1953ra Chicagoko School of the Art and Sculpture eta Maineko Skohwgan School of Painting and Sculpture-n jardun zuen. 1953an Erresuma Batura joan zen, Edinburgheko College of Art eta Londresko unibertsitatean ikastera [1].
Ikasketak amaitzerakoan New Yorkera joan zen bizitzera. Bertan Richard Smith, Ellsworth Kelly eta Jack Youngerman pintoreekin harremana izan zuen. Bere lehen lanak trafiko seinaleetan, joko-makinetan eta merkataritza logotipo zaharretan oinarritu ziren [2].
1960ko hamarkada hasieran assemblage delakoak egin zituen[3], eskultura mota bat. Aldi berean, estilo hotza eta koloreanitza erabiltzen hasi zen, letrak, zenbakiak edota hitz motzak erabiliz. Esaterako, EAT, HUG eta LOVE; eta simetria nahiz elementu kromatikoekin jolasten zuen.
Arte plastikoan garatutako bideaz gain, Indiana 1964an Andy Warholen Eat filman agertu zen. Halaber, 1976an Santa Fe Operako eskenografia eta jantziak diseinatu zituen.
1978an Maineko Vinalhaven uhartera joan zen bizitzera. Irailaren 11ko erasoen ostean, Peace Paintings izeneko lan multzoa sortu zuen, 2004an New Yorken plazaratu zirenak.
Jorratutako gaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]LOVE irudidun obrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amerikako Estatu Batuetan:
- New Yorkeko seigarren etorbidea.
- E. W. Fairchild-Martindale biblioteka, Lehigh University-ko Asa Packer campusa.
- Pratt Institute-ko campusa, Brooklyn, New York.
- Indianapolis Museum of Art, Indianapolis, Indiana.
- Scottsdale gizarte etxea, Arizona.
- LOVE Park, Filadelfia.
- New Orleanseko arte museoa.
- Middlebury College-ko campusa, Vermont.
- Pensilvaniako Unibertsitatea, Filadelfia.
- Brigham Young University-ko arte museoa, Utah.
- Ursinus College-ko campusa, Collegeville, Pensilvania.
- Red Rock Resort Spa and Casino, Las Vegas.
- Wichita State University, Wichita, Kansas.
- City Park, New Orleans, Louisiana
Estatu Batuetatik at:
- Jesusen Bihotzaren plaza, Bilbo, Euskal Herria.
- Taipei 101, Taipei, Taiwan.
- Shinjuku distritua, Tokio, Japonia.
- Orchard Road, Singapur.
- Hotel XIXe Siecle, Montreal, Kanada.
- West Georgia Street, Vancouver, Kanada.
- Jerusalemgo Israelen Museoa, ahava hitzarekin ("maitasuna" hebreeraz).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Indiana |
- ↑ Robert Indianaren biografia, Spaightwood Galleries (Ingelesez)
- ↑ Ibidem (Ingelesez)
- ↑ Assemblage, Másdearte.com (Gaztelaniaz)